Portada Brigadas Blog Brigada Palestina Samariar onaren alegia
Samariar onaren alegia PDF Imprimir E-mail
Brigada Palestina
20/07/2009
{mosmap width='638'|height='250'|lat='32.243877'|lon='35.269375'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='Nablus'|lang=''}
[Koldo Sagasti] Nabluserako sarrera ohi baino lasaiagoa da. Atzean gelditu dira garai bateko auto pilaketak, ordu askotako itxaronaldi luzeak, itaunketa absurdoetan soldadu mukizuen irainak jasan behar izatea... orain, nire azken bisitatik bi urte pasa direla, gezurra dirudi "suzko mendira" sartzen ari garela, erresistenzia palestinarraren gotorlekura. Nablus historiako hiri zaharrenetakoa omen da, Damasko eta Jerikorekin batera, eta bere alde zaharreko hiru mila urteko harrizko pareta zaharrak hamaika matxinaden lekuko isilak izan dira. Historia gertuenean, berriz, Nablus intifaden abiapuntua izan da eta, ondorioz, larrutik ordaindu dute bertakoek arerioari tinko aurre egitearen ausardia. Egun ahaztuta dirudite garai bateko check-point amaiezinek, armadaren sarrera eta erasoaldiek, egunetako etxeratzeko aginduek, gaueroko tiroketek... giroa lasai dago Nablusen. Susmagarri lasaia. Eta horrenbesteko ezohiko lasaitasuna, poztu baino, kezkatu egiten ditu nablustarrak. . Halaxe diosku Ahmadek, alde zaharreko osasun zentroan harrera egin digun Osasun Komiteetako medikuak. Ni, ordea, egoera lasai hau ikusita, apartheid politika eguneroko bizimoduan normalizatzen ari ote den kezkak asaldatu nau.

Gauzak horrela, mendialdera bisitarik egiterik ote dugun galdetu diot Waeli, Nabluseko aspaldiko lagunari. Beti izan dut jakinmina Jarzeen mendira igo eta samariarrak ezagutzeko, baina ez da inoiz batere gauza samurra izan haien bizilekura iristea, tartean check-point zorrotza dagoelako. Txikitan, fraileen eskolan, samariar onaren alegia entzun behar izan nuen behin eta berriz, horregatik biziki harritu ninduen jakiteak oraindik ere judu samariarrak daudela, onak direla, eta non eta "suzko mendiaren" inguruko muinoetan bizi direla. Waelek esan zigun ez dela batere erraza haraino iristea. Taxi bat hartu behar da Nablusen; maldan gora hartu kontrol militarreraino; bertan taxia zain utzi, ez baitago bueltatzeko beste biderik; kontrola oinez zeharkatu eta norbait joan behar zaizu bila beste aldera herrira eramateko... odisea bat. Beraz, aholkatu digu benetan samariarrekin bildu nahi izanez gero, berak antolatuko digula bilera bat Nablusen.

Biharramunean Zhwa´a Elsanri-rekin bildu gara Nablusen. Zhwa´a begi argiko neska gaztea da. Judu samariar eta palestinartzat aurkeztu du bere burua. Elkarbizitzarako udaleku batzuetan dabil lanean; bertan Nabluseko haur musulman, kristau eta judu samariarrek eguneroko aisialdiko ekitaldiak partekatzen dituzte. Gela fresko batera sarrarazi gaitu eta gure jaminmina asetu nahian galdera zaparradari erantzuteari ekin dio.

700 lagun inguruk osatzen dute samariarren komunitatea. 400 Samarian bertan, Nablus inguruko Jarzeen mendian, eta beste 300 48ko eremuetan, Tel Aviv inguruan. Munduko gutxiengo etnikorik txikienetakoa direla diosku gure solaskideak. Samariarrak juduak dira baina belaunaldiz belaunaldi beti bizi izan dira Nablusen, nolabait esatearren, sionismoa sortu eta palestinako lurren kolonizazioa hasi aurretik Palestinan pakean bizi ziren juduen ondorengoak dira. Juduak izanagatik, Jarzeen mendiko biztanleek ez dute inolako arazorik Nabluseko auzokoekin, izan ere, samariarrak ere palestinarrak diren aldetik nablustarrekin lan eta bizi dira eta, euren bizilagunek bezala, haiek ere pairatu behar izaten dituzte egunero Israelgo armada okupatzailearen jazarpenak. (Soldaduek ez dute bereizten palestinarren artean erlijioaren arabera, musulmana zarela, kristaua zarela edo judua zarela ere, berdin pairatu behar izaten dituzu check-pointak, etxeratzeko aginduak, erasoak...) dio gazteak. Samariarren istorioak biziki harritu nau, izan ere, bertsio ofizialek beti sinistarazi nahi izan digute Palestinako gatazka erligioen arteko talka dela, judu eta musulmanen artekoa, eta samariarren testigantzak hankaz gora jartzen du ideia oker hau.

Zhwa´ak jarraitu du judu okupatzaileen eta bertakoen arteko aldeak zehazten. Samariarrak omen dira benetako juduak, betidanik Jarzeen mendi sakratuan bizi izan direnak, eta gutxienez 7000 desberditasun daude batzuek eta besteek praktikatzen dituzten erlijioen artean. Bertakoek honako oinarrizko arauak dauzkate: Jainko bakarrarengan eta Moises profetarengan sinisten dute, larunbateko jai eguna errespetatzen dute, eta sakratutzat daukate Jarzeen mendia hortxe ibili omen zelako euren profeta. Bestalde, hizkuntza aldetik ere alde nabariak daude. Samariarrek, arabieraz aparte, jatorrizko hebreeraz ere hitz egiten dute, alegia, bibliaren araberako antzinako hebreeraz; okupatzaileen hizkuntza, berriz, sionismoaren sorrerarekin batera asmatutako hebreera batu moderno bat da. Etxean ikasten dute hizkuntza zaharra, Tora, Itun Zaharraren bost liburuetan oinarrituta.

Armada israeldarra Zisjordania okupatu zuenetik behin baino gehiagotan saiatu dira samariarrak haien bizilekutik bidaltzen, Israelgo hiritartasuna ere eskaini diete, beraz, jendarte sionistan gizarteratzea izan dute, bestaldera pasa litezke nahi izanez gero, baina, oztopoak oztopo, eurek tinko eusten diote mendi sakratu gaineko bizilekuari. Egun nazionalitate bikoitza daukate, hau da, israelgo administraziopeko eremuetako Nortasun Agiri urdina eta Palestinako Agintearen txartel berdea, baina hala ere, Samarian jarraitzen dute bizitzen. Halaber, neskaren arabera, injustizia galanta da munduko edozein juduri etortze hutsarekin Israelgo hiritartasuna onartzen zaion bitartean tarte batez herria uzten duten palestinarrek paperak galtzea.

Samariarrak, beraz, kondairako samariar onaren antzera, judu eta palestinarrak dira eta askori arraroa irudituko zaion arren, normaltasun osoz bizi dira Palestinako gizartean, horren adierazle, Zhwa´ak kontatu digun Arafaten ministro samariarraren kasua. Hau entzundakoan, Shadik, gaurkoan itzultzaile lanetan dabilkigun Nabluseko lagunak, aurpegi txarra jarri du, izan ere, bera ezkertiarra da eta ez du begi onez ikusi gure solaskideak samariarrak Fatah alderdiarekin lotu izana. Palestinarren arteko amaigabeko tirabirak.

Orduan, elkarrizketa bukatutakoan, gure solaskideari bere abegikortasuna eta gure galdera zaparradari erantzuteko pazientzia eskertu eta agurtu dugu. Atera orduko, Shadik, istorioaren bere ikuspuntua kontatu digu, eta nola PFLP (Palestinako Askapenerako Herri Frontea) alderdi ezkertiarrean ere hainbat samariar dauden. Orduan Nasser Asamari ekintzailearen kasua kontatu digu. Nasser, judu samariarra izanik, Abu Ali Mustafa brigadetan (Palestinako talde armatu ezkertiarra) aritu zen, okupatzaile isrraeldarren kontra borrokan, egun kartzelan dago hil arteko 10 kondena betetzen.

Iluntzen hasi da Nablusen eta, garai batean ez bezala, patxadaz ibil gaitezke alde zaharreko karriketan. Armadaren inkursioak, ekintzaile eta soldaduen arteko talkak, kalasnikov eta M16en arteko borroka desorekatuaren arteko tiro hotsak... garai bateko hiri zaharraren paisaiaren osagaiak dira. Egun lasaitasuna da nagusi, ekaitz bortitz baten aurreko barealdia bailitzan, eta soldaduen ordez polizia palestinarra ibiltzen da, gora eta behera, "suzko mendiaren" kaleetan, garai batean indar okupatzaileek egiten zuten lan errepresiboa egiten. Eta isrraeldarren apartheid politika gero eta normalizatuagoa dirudi ghetto barruan, erlijio edo etnien artean bereizten ez duen sionismoak proiektu inperialista bakarra duelako lurralde honetan betidanik bizi izan diren musulman, kristau... eta baita judu samariarrentzat ere.
 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
palestina
Durante estos años la brigada de Palestina se ha llevado a cabo a través del PCHR (Centro de DDHH) y Health Work Commitees, y contactado con diferentes partidos políticos, sindicatos, asociaciones de mujeres y asociaciones de presos políticos con el objetivo de que l@s brigadistas adquieran una visión lo más completa posible de la realidad tanto política como social del país. Las brigadas se han realizado durante los meses de julio y agosto en distintas localidades palestinas: Belen, Ramala, Nablus, Gaza... 

Imágenes Blog Palestina

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx