Barkin Elban kanpamendua: zuhaitzak eta lurra defenditzeko borroka Imprimir
20/03/2014

Barkin Elban campamentoAmeden ondoan (Amed da Diyarbakirren izena kurdueraz) zuhaitzak eta lurraren aldeko borroka ezagutzeko aukera izan dugu.

Jamal da furgonetaren gidaria. Gurekin atzekaldean Bahran dator, itzultzaile lanak egiten ditu. Bidean Jamalek kontatu digu nola duela urte batzuk urtebete egon zen kartzelan borroka kurduaren aldeko ekitaldi batean txalo egiteagatik. Amedeko alde zaharra inguratzen duen harresia gure atzean utzi eta Tigris ibaia zeharkatu ondoren, eskuinetara sartu gara lurrezko errepide batetik. Errepide bazterrean poliziaren kamioia dago kontrolatzen nor pasatzen den kanpamendura.

Natur gunearen aldeko kanpamendua Tigris ibaiaren ondoko lur emankorretan dago kokatuta. Egunotako euriak kanpamendura doan bideko lurra lokatz bihurtu du, baina honek ez du jendea kikildu eta hor jarraitzen dute. Kanpamendura iristea zaila egiten da hainbeste lokatzarekin baina, bestalde, lur insurgente honekin gure lehen kontaktu zuzena izateko aukera izan dugu.

Kanpamendura sartu bezain laster ohartu gara erresistentzian dagoen jendea gaztea eta politikoki aktiboa dela, pankartak eta borrokan hildakoen argazkiak edonon agertzen dira. Aipatu digutenez BDP alderdi kurduaren eta beste zenbait alderdi kurdu eta turkoen babesa dute. Hain egoera latzean egonda ere antolamendua ona da. 17 egun eraman arren, badaukate liburutegi txiki bat (Mah Jum Karadgian borrokan eraildako emakumearen omenez) eta jantokia ere bai. Sartu bezain laster, erresistentziaren buruan diharduen neska gaztea aurkeztu digute eta berarekin solasaldi labur bat izateko aukera izan dugu. Berak azaldu digunez, hau da inguru honetan zuhaitzak dituen lur eremu bakarra, eta inguru babestua da. Baina honek ez dio axola interes kapitalista eta espekulatzaileei, hortaz, etxebizitzak eta bestelako eraikinak eraikitzeko asmoarekin 7000 zuhaitz inguru moztu dituzte jada. Hori egiteko aitzaki merkea erabili dute: zuhaitzek eltxoak baino ez omen dute erakartzen. Hori dela eta, bertan akanpalekua eraikitzea erabaki zuten, zuhaitzen mozketa eteteko, eta bide batez beraiek ere hasi dira zuhaitz berriak landatzen.

Bazkaltzeko ordua heldu da eta herri kurduaren abegikortasunari ezin uko egin, beraz, beraiekin batera bazkaldu dugu. Bazkaldu eta gero beraien galderei erantzun diegu, erresistentziaren elkartrukea eginez eta berriro lokatzaren bidea hartu dugu. Kanpamendutik atera baino lehen Turkiako armadaren helikopteroa pasatu da gure buruen gainetik bi aldiz, esaten dutenez kontrolatu nahi dute nor sartzen den kanpalekura eta helikopterotik argazkiak ateratzen dituzte jendea identifikatzeko.

Banderas kurdistan

 

Barkin Elban kurdistan

Martires kurdistan