Portada Brigadas Blog Brigada Kurdistan Azadiya Welat (Herri Librea)
Azadiya Welat (Herri Librea) PDF Imprimir E-mail
10/10/2014

Azadiya Welat (Herri librea), kurdueraz idatzitako egunkari bakarra da. 1994.ean sortu zen, welat (herria) izena jarri zioten eta astean behin argitaratzen hasi ziren. Harrezkero, Turkiako gobernuaren mehatxupean egon da, egunkariaren itxiera, eta kazetarien atxilotze, tortura eta erahilketak eman direlarik. Erredakzioan bertan emandako datuen arabera, ireki zenetik, era batean edo bestean egunkariarekin harremana izan duten 70 pertsona baino gehiago hil dituzte, haien artean aleak banatzen zituzten ume bi.

Itxierak izan direla eta, izen ezberdin ugari jaso izan ditu; 2006.etik egunero argitaratzen da Azadiya Welat.  Oraindik ere 7 kazetari preso daude eta epaitegietan prozesu ireki ugari; esaterako, AKP-aren garaian atxilotutako kazetari bati 500 urte baino gehiagoko espetxe zigorra jarri zioten eta azken zuzendariak ihesi egin zuen 30 urtetako espetxe zigorra eskatzen ziotelako. Nahiz eta gobernuaren aldetik errepresioak jarraitzen duen, langileek tinko jarraitzen dute beren lanarekin, erdia baino gehiago emakumeak dira, hizkuntza ondo ezagutzen dute, eta komunikatzeko gaitasuna ere badute. Jasotzen duten soldatak eguneko gastuei aurre egiteko baino ez du ematen, baina hala ere ideiak argi dituzte, eta bidean gelditu diren lagunak ez dituzte inolaz ahaztuko.

Egunkari honen lehen helburua Kurdistanen gertatzen dena zabaltzea da, beti ere ikuspuntu ekologista eta feminista oinarritzat hartuta. Egunkariaren sailak edozein egunkarirenak bezalakoak dira, portadan barruan dagoenaren irudi orokor bat ikusten da, ondoren eguneroko jazoerak (zati bat emakumeei eskainia) eta gizartea, 6. eta 7. horrialdeek politika lantzen dute, eta azken orriek kultura, denbora pasa eta halako arloak. Astean 2 egunetan umeentzako edukiak ateratzen dituzte. Herriaren parte hartzeari ere aukera ematen diote, baina jarrera antidemokratikoak edo editorialaren ildoaren kontrakoak ez dira onartzen.

Kurduerak baditu dialekto ezberdinak (Kurmanji, Sorani, Laki, Gorani eta Zazakia), beraiek kurmanjiz idazten dute orokorrean, baina bi orrialde zazakiz idazten dituzte. Kurdi der izeneko erakundea jarraitzen dute, berau hizkuntzaren babesean dabilen instituzioa baita, baina hala ere, era erraz batean idazten saiatzen dira, ulerkorra izan dadin.

Egunkariaren sostengu ekonomikoaren zati bat iragarkiei esker lortzen da, baina ez etekinak ateratzeko, oinarrizko gastuei aurre egiteko baizik. Gainera, kontu askorekin erabiltzen dira hauek, jende askorentzako egunkari hau erreferentzia bat delako.

Azadya Welat-ez aparte, kurduek Ozgür Gündem izeneko egunkaria dute,  turkieraz argitaratzen dena eta 25000 ale ateratzen dituena egunero Turkian zehar. Azadya Welat-ek 12000 ale kaleratzen ditu iparraldeko Kurdistanen eta dendetan eros daiteke.  Iraganean errepresio bortitza jasaten zuten saltzaileek eta gaur egun, nahiz eta legala den, eta edozein dendetan eros daitekeen,  oraindik ere presioa jasaten dute gobernuaren aldetik, terrorismoarekin harremantzen dituztelako. Idatzizko egunkariaz gain, badute web orrialdea ere, egunero berriztatzen dutena.

Gainera, Iparraldeko Kurdistanen badaude 4 telebista kate eta irrati emisora bat, hauek ere urteetan zehar izen ezberdinak erabili behar izan dituzte, ilegalizazioak direla eta. Bestade, badago BAS news izeneko komunikabidea ere (telebista katea eta astero argitaratzen den egunkaria), kurdueraz idazten dena baina gobernuaren menpe dagoena eta KDP-aren ideología jarraitzen duena.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

Imágenes Blog Kurdistan

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx