Portada Brigadas Blog Brigada Kurdistan Kurdî Der: Kurdueraz ikasteko eskubidearen alde borrokan
Kurdî Der: Kurdueraz ikasteko eskubidearen alde borrokan PDF Imprimir E-mail
14/10/2014

Iraultza armatua ez da nahikoa Kurdistanen borroka osoa irabazi nahi bada. Kurdistango hiri eta herrietan hainbat mugimendu sozial ari dira gizartea eraiki eta garatzeko lanetan. Horietako bat da Kurdî der. Kurduera lantzeko, garatzeko eta irakasteko sortutako elkartea da. Gogor lan egiten dute hizkuntza eskubideen alde,eta kurdueraren erabilera esparru guztietan sustatzea dute helburu nagusienetako bat. Hizkuntzaren hainbat aspektu lantzen dituzte, besteak beste: alfabetoa, ahozko adierazpena, ulermen gaitasuna, gramatika, etimologia, itzulpena, asimilazioaren eta auto-asimilazioaren analisia eta irtenbideak… Kurdueraren dialekto guztiak babestea eta zaintzea da Kurdî Deren beste eginkizunetako bat.

Dena den, kurdueraren irakaskuntzan (18 urtetik gorakoentzat) zentratzen dira bereziki, idatzizko adierazpenean, eta hizkuntza finkatzeko irizpideak beste elkarte batzuekin zehazten dituzte. Orokorrean, kurduera eskolak eskaintzen dituzte, eta bereziki, Ipar Kurdistanen mintzatzen diren bi dialektoak: Kurmanji eta Kirmanjki (zazaki edo dimili ere deitzen diote). Norbaitek inguruko beste hizkuntza baten eskaera egingo balu, laguntzen saiatzen dira. Adibidez, iaz armeniera eskolak jasotzea gustatuko zitzaiela esan zieten Amedeko zenbait armeniarrek, euren ama hizkuntzan ikasteko aukerarik ez zutela eta. Elkartetik ikastaro bat antolatzea lortu zuten. Ikastaro guztiek hiru hilabeteko iraupena dute, eta behin hiru hilabete horiek beteta, hurrengo mailara igarotzeko aukera izan ohi dute nahi izanez gero.

Amedeko Kurdî Dereko zuzendariak azaldu digunez, 100 irakasle kualifikatu inguru dituzte, eta momentu honetan 50 irakasletik gora ari dira eskolak ematen. Irakasle guztiek musu-truk egiten dute lan, boluntario dira Kurdî Deren; izan ere, eskola guztiak dohainik dira ikasle guztientzat. Elkarteak bazkideen kuotei esker funtzionatzen du, eta horrez gain, hiru hilean behin dirulaguntzak egiteko deialdia luzatzen zaie ikasleei, Kurdî  Deren laguntza ekonomiko gisa. Behar izan dutenean ere, prentsaurrekoak eta ekimenak egin izan dituzte dirua biltzeko.

Baina, aurrez aipatu bezala, hizkuntza garatzeko eta eraikitzeko ere lan egiten dute beste zenbait elkarterekin batera. Kurduera ofiziala eta haren dialektoen egokitasuna TSP erakundeak zehazten du, eta erakunde horren barnean biltzen dira: Kurdî Der, Istanbuleko Kurdueraren Institutua, Amedeko Kurdueraren Institutua, Ahmed Xanî eta Ankarako Kurdî Der. TSP, gramatikak bateratzeaz eta arautzeaz arduratzen da bereziki, eta irakaskuntzarako materialak ere bertan sortzen dituzte.

Ez da erraza, ordea, kurdueraz eta kurdueraren alde lan egitea. Estatuak hizkuntza eskubideak urratzen baitizkie. Errepresio gogorra pairatu izan dute urte luzez. Etengabean jazartzen dituzte eta atxiloketak ere ohikoak dira. Duela hilabete batzuk, 13 ordenagailu kendu zizkieten, edukiak ikertzeko asmoz. Azken egunotan ere, badira errepresio eta jazarpenaren adibide egokiak. Hiru eskola kurdu irekitzeko asmoa zuen alderdi kurduak, bata Ameden, beste bat Hakkarîn eta hirugarrena Cizre-n. Ireki orduko itxi dizkiete hiru eskolak, Turkiako legediaren aurka doala argudiatuta.

Turkiako legediaren arabera, haur eta gazteek 18 urtera arte ezin dute turkiera ez den beste hizkuntza batean ikasi. Amedeko eskola, adibidez, hainbat alditan saiatu dira irekitzen, baina behin eta berriz itxi dute. Istilu ugari egon dira egunotan  eskola kurduen itxiera dela eta, baina lanean dihardute KurdÎ Der elkartekoek ama hizkuntzan ikasteko eskubidearen alde. Gazte mugimendu kurduak, haserrearen haserrez ,Estatuko zenbait eskolari su eman die, eta kurduen artean eztabaida sortu duen arren, ez dira damu egindakoaz: “Eskolei su ematea gaizki dagoela? Eta zer gertatzen da itxi dizkiguten eskola bakoitzeko? Zer gertatzen da ama-hizkuntzan ikasteko dugun eskubidearekin? Aski da!”

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

Imágenes Blog Kurdistan

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx