Mujeres creando PDF Imprimir E-mail
09/07/2009
{mosmap width='638'|height='250'|lat='-16.290154'|lon='-63.588653'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='La Paz, Bolivia'|lang=es''}
Mujeres Creando 1992an jadanik osatu zen ibilbide luzeko eragile anarkofeminista da, urte horretan ezker kritikoko hiru emakumek sortutakoa. 15 bat emakumez osatutakoa izan arren, parte hartzaileak ugari dira, batez ere Virgen de los Deseos etxe autogestionatuan egiten dituzten aktibitateetan.

Printzipio nagusiak hurrengoak dira: lehena autonomia, muga gabeko hazkuntza errazten duena beren ustetan, inolako loturarik izan gabe ez Estatuarekin, ONGekin edota alderdi politikoekin. Bestalde, talde heterogeneoa da, bai arrazari, adinari, egoera zibilari, sexualitateari edo lan egoerari dagokienean. Horra hor, ezberdintasunez aberastutako taldea sortzearen gaitasuna. Gainera, hierarkia gabekoa da eta koherentzia mantentzen duena publiko eta pribatu artean, feminismoa proiektu politiko eta bizitza aukera gisa onartzen baitute. Hauek dira beraz bere sorkuntzaren arrazoi nagusiak, orduko eragile feministek betetzen ez zituzten printzipioak.

 
Testuinguru honetan aukeratzen dituzte borrokarako tresna nagusiak. Agitazio politikoagatik dira ezagunak, batik bat, sorreratik hona antolatutako gose greba bi eta mobilizazio handi bat 2001ean mikrokreditu zordunekin batera. Gainera, aski ezagunak dira beraien graffitiak, hain garrantzitsua den kaleko presentzia baimentzen dutenak.
 
Bestetik, 2005ean La Virgen de Los Deseos izendatutako etxeko ateak irekitzen dituzte, beren ustetan emakume arteko elkartasuna eta borrokarako ezinbestekoa deritzen sormena praktikan jarri eta espazio alternatibo gisara. Beraien diru sarrera nagusia izateaz gain (kooperatiba gisa funtzionatzen dute), emakumeen beharrizan zehatzei erantzuteko gai ere bada.
 
Horrela, Mujeres en busca de justicia deritzon lege zerbitzua dute, indarkeria matxista egoeren edota banaketen aurrean laguntza zuzena (etxera lagundu gauzen bila alde egin eta gero) ematen duen konpromisodun taldea. Gainera, Mi mamá trabaja haurtzaindegi zerbitzua dute, prezio ordaingarrian, edota mota askotako tailerrak (autodefentsa, formakuntza, sexualitatea, teoria feminista...).
 
Azkenik, Radio Deseo irratia ere sortua dute, talde ugari eta ezberdintasun handikoa izanik partaidea. Bertan, prentsa ezberdinaren analisi kritikoa egiten dute, entrebistak, kultura programak, nazioartekoak, musika eta laster martxan jarriko duten gizarte mugimendu ezberdinei espazioa ematen diona, etxeko andreen sindikatua eta beste batzuk gonbidatuz. Gainera, indarkeria erabili duten gizonen zerrenda irakurri ohi dute, presio egitera bideratua; diote asko pentsioa pasatzen hasi direla honen harira.

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 


En 2006 una delegacón compuesta por cinco personas de Komite Internazionalistak viajó a Bolivia con la intención de conocer de cerca el profundo cambio político que se estab produciendo. La prioridad era conocer de cerca los movimentos sociales e iniciar el interesante proceso de intercambio que siempre se da entre los pueblos. Conseguimos nuestro objetivo, nos reunimos con diferentes colectivos (de mujeres, indígenas, sindicales, de medios de comunicación alternativos...) y además, conocimos los priemeros pasos del proceso político e institucional que han hecho posible la nueva Constitución que refunda el estado boliviano cuando participamos en Sucre en la primera reunión de la Asamblea Constituyente.

Después de 500 años de represión, el proceso que está materializando en Bolivia una autentica transformación politia y social sigue vivo y no podemos olvidar que sus verdaderos protagonistas son el el pueblo y los movimientos populares de base. 

Imágenes Blog Bolivia