Portada Brigadas Blog Brigada Brasil Eztarriko korapil sendo hau...
Eztarriko korapil sendo hau... PDF Imprimir E-mail
22/08/2010

Nahi nuke askatzea...dino gure herrian ezaguna egin zen kanta batek, eta azken egunetan behin eta berriro burura datorkigun esaldia da. Egoeraren laztasunak, jendearen borrokarako grinak, akanpamenduko umeen bizipozak, eta Maria Luisaren negar malkoek eragindako eztarriko korapiloak dira askatu ezin ditugunak.

Maria Luisa, "Terra Livre" akanpamenduan bizi den 40 urteko emakumea da. Foz de Iguazu inguruko herri batean jaio eta bizi izan zen 16 urte bete zituen arte. Familia nekazaria zen, baina Itaipuko presa eraiki zutenean, bertako zentral hidroelektrikoa eraikitzeko, euren lursailak ureztatu eta hirira alde egin behar izan zuten.
Handik urtebetera aita hil egin zen, tristeziaz bere ustetan.

Hirian ileapaindegi lanetan ibili zen Maria Luisa, senarra berriz han hemenkako lantxoak egiten, baina diru sarrerak ez ziren nahikoak iada euren 3 seme-alabetako familiari aurre egiteko. Ahoz ahokoaz eduki zuen MSTaren berri eta duela 7 urte mugimenduarekin bat egitea erabaki zuen, bizitza hobeago baten esperantzaz, mundu hobeago baten esperantzaz.

Geroztik 3 akanpamendutan bizi izan da, azkena eta gaur egunekoa "Terra Livre", Keno euren borroka-kidea erahil zuten berbera hain zuzen ere. Iguazuko Parke naturaletik 6 kmtara dagoen lursail honetan, Syngenta enpresa suitzarrak  transgenikoak landatzen zituen, legez kanpoko ekintza bat eginez, Parke Naturalek 10km ko babesa behar baitute. Hau salatzeko asmoz MSTak 2006ko martxoan lursaila okupatu eta "Terra Livre" akanpamendua ezarri zuen. Handik urtebetera 2007ko urrian, jauntxoak bidalitako milizianoek akanpamenduari eraso egin zioten. Egunaren hasieran lurra desokupatzeko abisua eman zuten, gauerarteko epea emanez, baina gaua heldu baino lehenago bueltatu ziren, erasotzeko prest. Furgonetan heldu eta kupidarik gabe tiroka hasi ziren, emakume, gizon zein umeei. Istorio hau kontatzen zigun bitartean Maria Luisaren negar malkoetan somatu genuen gertaera hartako krudeltasuna, gure eztarriko korapiloak apur bat gehiago tenkatuz. Bere seme-alabek esaterako ondorengo gauetan ezin izan zuten lorik egin. Akanpamenduan zeuden 250 inguru pertsonetatik hildako 1, Keno, eta 6 zauritu egon ziren, hala nola miliziano bat ere hilik gertatu zen.  Keno Via Campesinako buruetako bat zen.
Gaur egun oraindik gertaera hartako prozesu judiziala bidean dago, bi aldeetako inkulpatuak daudelarik.

Egun, 21, 15 eta 12 urte dauzkate Maria Luisaren seme-alabek. 21 urteko alaba hirira joan da, ez baitzuen akanpamenduko sufrimendua jasaten, baina Maria Luisak mugimendura bueltatuko dela uste du. 15ekoak berriz Ingenieritza Agronomoa ikasiko du MSTko eskoletan. Txikiena ere eskolan dabil.
Hainbeste urtetan amestutako asentamendu berrira doaz datorren astean, pausu bat gehiago bere ametsen bidean. Bizitza berria nola irudikatzen duen galdetzerakoan, irribarre zabalez kontatu digu zenbat labore eta animalia izango dituen. Bere begiek dirdira berezia dute orain, baina borrokan jarraitu behar dela dio, txiroenak gosez hil ez daitezen.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
brasil
La brigada a Brasil se ha realizado tanto en julio como en agosto y l@s brigadistas han ido conociendo la forma de organización y lucha del MST y también, aunque de forma más escueta, la realidad que sufre el pueblo brasileño.

Imágenes Blog Brasil