MINGA (foroa). ATRATO garaiko komunitateen giza eskubide, etniko, kultural eta lurralde mailakoen defentsagatik.
Chocó, Kolonbiaren iparmendebaldean kokatuta dagoen departamentu bat da, ozeano pazifikoaren ondoan. Bertako biztanlegoa, batez ere afrokolonbiarra eta indigena da. Biztanlego osoa 390.000 pertsonek osatzen dute, eta %83a afrokolonbiarra da.
Quibdon (departamentuaren kapitalean) deitu gintuzten bilera batera. Bertan, Kolonbiako zein nazioarteko elkartasunerako taldeak geunden. Asmoa, zenbait bazordeen bitartez, Atrato ibai garaian aurkitzen diren komunitateen krisi egoeraz jabetzea, eta gero, foro batetan hausnarketa amankomun bat egitea egoera salatzearren.
Minga edo foro honen bultzatzaile nagusiena, COCOMOPOCA deritzan nekazari erankunde bat zen. COCOMOPOCAk, Atrato ibai ertzetan kokatuta dauden 46 komunitate beltz ordezkatzen ditu. 1999 arte, erakundeak bere gain 30.000 biztanle hartzen zituen, orain, etengabeko desplazamenduen ondorioz 17.500 biztanle eskas. Gaur egun, erakunde honen zeregin nagusiena lurren titulo kolektiboak lortzea da.
Beraz, orotara bost batzorde eratu genituen; bakoitza zonalde konkretu batera joan zelarik komunitate guztien egoeraren berri izateko. Batzorde guztiek hurrengo ondorioak atera genituen:
- Komunitate gehienak, mehatzaritzaz bizi dira, eta egunero era tradizionalean urre pittin bat ateratzen dute ibaitik, apenas biziteko ahalbideratzen diena (nomalen eguneko 5.000-10.000 peso artean, hau da, 2-4 euro artean). Nola lurrak titulatu gabe dauzkaten, edozein enpresa edo partikular etor daiteke baliabide naturalak ostutzea; eta askotan, enpresa handiek makinaria astuna sartzen dute ibaietan urre guztia pare bat urtetan agortuz, eta komunitateak bizi sostengu gabe utziaz. Mehatzaritzaren arazo hau ere, baso ustiapenarekin errepikatzen da, hau da, enpresa asko batez ere Antiokiatik datoz egurrarekin komertzializatzera inolako permiso legalik gabe, eta komunitateetan xoxik utzi gabe.
- Kolonbiakao gobernuak abandonuko egoeran ditu komunitateak, zenbait oinarrizko eskubideak ez baitie eskeintzen. Esate baterko, komunitate gehienetan, ez baitago osasun zerbitzurik ezta eskola, edo irakaslerik ere. Bestalde, energia, komunikazio eta garraio zerbitzuak ere, ez zaie biztanlegoari bermatzen.
- Desplazamenduaren arazo larria. Zenbait komunitate hutsik daude, eta beste batzuk %50-%70ko familien desplazamendua pairatu dute. Arrazoiak? Alde batetik gatazka armatua, eta beste aldetik arrazoi ekonomikoak, askotan apenas baitaukate platano xamur bat ahora eramateko. Nekazaritza biziraupenara dago bideratuta, eta lurra ere, ez da oso emankorra. Aipatu ere, desplamendua ez dela talde handitan ematen, baizik eta etengabeko eta pixkanako jario batean. Desplazatu den jende aso, oso egoera kaxkarretan bizi da hiritan (asko Quibdo bertan), eta neska gazte asko prostituziora jo behar izan dute. Bestalde, desplazatu izatearen "estigamarekin" bizi dira, eta horregatik asko es dira erregistratzen desplazatuen lista ofizialetan. Komentatu behar da ere, estatuak ez diela batera laguntza eskeintzen eta beren lurraldeetara izultzeko aukerak ez dituela bultzatzen.
Amaiera gisa, komentatu daiteke egoera guzti honen atzean gobernuaren izkutuko estrategia dagoen susmo larria dagoela. Hau da, zonalde honetan aberastasun asko dago, urrea, platinoa, uranio eta molibdenoa nagusiki (azkenko hau, molibdenoa, beharrezkoa segapotoak eta ordenadoreak ekoizteko), eta beraz, gonernuak jendea desplazmandura bultzatuz, errezagoa izango du ustiapenerako kontratoak ematea multinazional handiei.
Beraz, ondorio nagusi gisa guzti honen atzean lurren arazo zaharra dagoela; lurrak legalki komunitateenak izatea beharrezkoa da aurrea begira esperantza izateko. COCOMOPOCA, legea beren alde daudela jakinda, orain dela zazpi urtetik ari da lurren titulo kolektiboak eskatzen. Oraindaino aldiz, ez dute baiezko erantzunik jaso, eta beraiek esten duten bezela " edo aurten edo inoiz", gobernua 70 legearen erreforma bat martxan duelako, eta beraz etorkizunean, estatuaren "baimen zuzena" behar izango delako, lurren amankomuneko jabegoa izateko. Lurren titulu kolektiboen ametsa egia bihurtzeko, COCOMOPOCA osatzen duten komunitate guztiak elkarrekin tinko mantentzea eta protesten intentsidade maila areagotzea beharrezkoa izango da.
|