Sindikalismoa Kolonbian Imprimir
05/11/2009

Azkeneko bi hamarkadetan, Kolonbian  2.000 sindikalista baino gehiago hil dituzte, baita 138 pertsona desagerrarazi ere. Kasu guzti horien %90an, egileak ez dira epaituak izan.

Paramilitarrek ustez armak utzi bazituzten ere, oraindik sindikalistak hiltzen eta mehatxatzen dihardute, Kolonbiako ejertzitoaren konplizitaterekin. Dena estatu estrategia koordinatu baten kostestuan koka dezakegu, non sindikalisten suntsiketa fisikoaz gain, langileen aldeko beraien lana ere kriminalizatu egiten den.

Aurreko ostiralean, EHUko irakasle bat eta ni “ADIDA” (Asociación de Institutores de Antioquia) sindikatuan bildu ginen bertako buruzagiekin. Antikokiako irakaskuntzan nagusi den sindikatu honetako 250 sindikalista erailak izan dira 1.987tik oraindaino, gehienak paramilitarren eskutik.

Egun berean, arratsaldean, Kolonbiako sindikalismoak 100 urte betetzen zituela eta, “Sintratabaco” sindikatuaren egoitzan, omenaldi xume zein hunkigarria egin zieten eraildako lagunei. Ekitaldia, Mario Benedettiren “Allende” poema ederrarekin hasi izen, gero familiarrek eta lagunek parte hartu zuten, eta bukatzeko, giza eskubideak ardatz zuen antzerki bat ikusi genuen.

Bukatzeko, Jesus Maria Valle Jaramillo, unibertsitateko irakasle, giza eskubideen aldeko borrokalaria eta 1.998an eraildako lagunaren hitzekin utziko zaituztet!

“¡Aquí estamos y estaremos siempre,
en el fragor de la lucha o en la quietud de la muerte!”