Portada Brigadas Blog Brigada Colombia Gure Mario zintzoa...
Gure Mario zintzoa... PDF Imprimir E-mail
16/03/2010

2.005eko otsailaren 21 eta 22 bitartean, Antiokia iparraldean kokatuta dagoen Uraba deituriko zonaldean, San Jose de Apartado komunitatean hain zuzen ere, biztanleen bizitza lasaia infernu batean bilakatu zen. Egun ilun horretan, “Héroes de Tolová” blokeko paramilitarren komando batek, ejerzitoaren XVII. Brigadaren konplizitatearekin sarraski bat egin zuen. Honen ondorioz zortzi perstona hil zituzten: Luis Eduardo Guerra, Sandra Milena Muñoz, Alejandro Pérez, Bellanira Areiza, Alfonso Bolívar Tuberquia, Deiner Andrés Guerra, 11urtekoa, Natalia Tuberquia 5 urtekoa eta Santiago Tuberquia 21 hilabetekoa.

San Jose de Apartado, bake komunitate gisa 1.997an deklaratu zen aktore armatu ezberdinen jardueragatik, gatazkarekiko postura neutrala hartuz, beren biztanleak beraz, gerratean ez nahasiaz, eta aktore ezberdin guztiek giza eskubideak komunitatean errespetatzeko aldarrikapena eginez., erresistentziaren ikur bilakatuz


Aurreko astean, 10 militarren epaiketaren ihadunaldi bat ospatu zen, Medallon, sarraskiarekin erlazioa izan zutelakoan, haien artean Orlando Espinosa Beltrán teniente koronela zegoen.

 

Aitortu behar dut, epaiketen pelikulak beti gustatu zaizkidala; epailearen papera, fiskalen galdera sorta enrebesatua beraiek bakarrik dakiten puntu batetara iristeko, abokatuen defentsa estrategian aldaketak…

Aurreko egunean, epaiketa interesgarria izan zen; epailea zen emakumeak lan txukuna egin zuen; militarren abokatuak aldiz, galdeketetan dexente liatu ziren behin eta berriro galdera berberak errepikatuz, militarrek eta paramilitarrek erlaziorik izan ez zutela demostratu nahirik. Kuriosoa izan zen, abokatuen lekukoa zen Gordillo kapitaina, Jorge Molanok San Joseko familiarren ordezkariak ondo aprobetxatu zuen testigantza interesgarriak lortzeko.
Esate baterako, Gordillo kapitainak adierazi zuen Mario Montoya generalak preparatu zuela “Fenix operazioa”, non printzipioz FARCeko 5. eta 58. frenten kontrakoa zen, azkenean zibilen kontrako triskantzan bilakatu zena. Bestalde, lekukoak ere onartu zuen, paramilitarrekin bilerak egin zituztela bertan, baita beraien kanpamentuan gaua pasa ere, eta datu adierazgarria benetan, Montoya generalak agindu ziela gidari paramilitarrak erabiltzeko oihanean barrena.

Antiokiako mendiak baino berdeagoa!! Hala ere, bistakoa bada ere, Lokonbian gaude, eta gobernua hautsa izkutatzen maisua da!
Ondo izan!!!

PD: gaur egun Mario Montoya generala Costa Rican dabil enbaxadore lanetan, eta telebistan Haitin zegoela azaldu da, “giza-laguntza” kordinatzen…fckg bstrd…

Xabi

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
colombia
En Colombia, la brigada se ha llevado a cabo mediante la Red de Hermandad y Solidaridad con Colombia, que aglutina a un gran número de organizaciones populares colombianas que trabajan en distintos sectores relacionados con los derechos humanos: el colectivo de desplazadas y desplazados internos, con presos y presas políticas, defensoras y defensores de DDHH, o en la defensa de los derechos de las mujeres, de los sindicatos, de sectores campesinos...

En 2008 en concreto, l@s brigadistas participaron en la Jornada Nacional De Los Pueblos En Resistencia por la vida y la permanencia en el territorio.
También se realizó un trabajo de apoyo solidario (físico, moral, técnico, asesor, político, etc.) a organizaciones, personas o comunidades que solicitaron y necesitaron de nuestra colaboración, tanto en el terreno, como en sus sedes o en actividades que realizaron o convocaron.

Imágenes Blog Colombia