Portada Brigadas Blog Brigada Palestina Awarta, herri palestinar zigortua
Awarta, herri palestinar zigortua PDF Imprimir E-mail
Brigada Palestina
04/05/2011

Awarta, Nablusen ondoan dagoen 5000 biztanleko herri palestinarra da. Herrirako sarrera aldapatsua igo aurreko bidegurutzean militar israeldarren kontrol postuak erakusten du Itamar koloniara doan asfaltozko bide txukuna. Kolonia hau herritik 500 metro ingurura dago. Beste kolonien antza du, urrunetik antzeman daitezke teliatu gorridun eraikin arrotzak, besteak bezain gaitzesgarri.
Itamar kolonia, besteak bezala israelgo armadak eta segurtasun pribatuak zainduta dago une oro, horrez gain, 3 m-ko altuera duten 5 hesiz inguratuta dago, horietako bat elektronikoa omen da. Martxoaren 11an kolonian bizi zen familia bateko 5 kide hilik agertu ziren. Gaur egun ekintzaren egilea ezezaguna den arren, Israelen bertsio ofizialearen arabera, Awarta herriko gazte bi kolonian sartu eta kolonoak hil zituzten. Ulergaitza da herriko gazte bik 500 m-ko segurtasun eremua gurutzatu, 5 harresiak gainditu, hilketa burutu eta berriro hesiak gainditu, eta inor konturatu gabe segurtasun nerri guztiak ekiditu izana. Palestinarrek sarritan behartuak izan dira ekintza zuzenak egitera, baina inoiz ez lukete kasu honetan moduan adin txikiko umeak labankadaz hilko, hori errepikatzen digute behin eta berriro herrian. 

Hilketak gertatu ondoren kolonian lan egiten zuten tailandarrak kaleratu zitu zten. Iturri ez ofizialek diotenez etxean lan egiten zuen morroiari dirua sor zioten kolonoek eta mendeku gisa hil zituen familia bereko 5 kideak.
Hilketa gertatu ondorengo egunotan Israelgo armada herrian sartu zen ahal izan zuen guztia suntsituz, lapurretak eginez eta etxeak goitik behera miatu zituzten ondo zetorkien gazte bi atxilotu arte. Familia bereko diren 17 eta 18 urteko Hakim Awad eta Amjad Awad gazteak atxilotu zituzten. Gaur egun ez dakite zein gartzelan dauden gazteok, ez dira izan bere abokatuarekin eta ez dakite zer leporatuko dieten. Hilabetean 6 aldiz baino gehiagotan sartu da ejerzitoa herrian, 1500 etxe inguru miatu, 12 egunetan etxeratze agindua zabaldu dute. Orohar goizaldean sartzen dira herrian, txakurrak eta armen bidez kolpeka ateratzen dute jendea etxeetatik, honen ondorioa argi ikus genezakeen umeen begiradetan, haietako askok ikaratzen ziren gu ikustean juduak ginela uste baitzuten, argazkiak ateratzerik ez zuten nahi, argazkietan ateraz gero atxilutuak izango ziren beldur baitziren.
Ejerzitoak etxeratze agindua mantentzen zuen bitartean, kolonen familiak Itamarretik armatuta atera ziren Awartako zenbait etxe erasotuz. Ondoren palestinarren lurretan kanpamendua ezarri zuten, hau baita kolonoek erabiltzen duten estrategia palestinarren lurrak eskuratzeko: behin behineko kanpamenduak ezartzen dituzte militarrak babestuta eta palestinarrak urrun mantenduz, ondoren etxeak eta kolonia berria eraikitzen hasten dira. Eta hori da hain zuzen ere Awartan egingo dutena, herritarrek ezin dira joan bere lurretara, koloniaren segurtasun eremuaren barne baitaude. Orain kolonia berri bat edo dagoena handitzeko proiektua omen dute. Honekin herritik hurbilago izango dituzte kolonoak, lur gehiago okupatua eta segurtasun eremua zabalduko denez gero herriko hanibat etxe eraisteko arriskuan izango dira.
Argi dago ekintza bortitz hauek ez dutela zerikusirik hilketa argitzeko ikerketarekin, herri palestinarrari ezartzen zaion zigor kolektiboaren beste adibide baino ez da. Helburua palestinako herritarrak egoera jasanezin batera eramatea eta bere herrian bizitzeko eskubideari uko egitea, hau baita estatu israeldar sionistaren helburuetako bat, palestinarrik gabeko nazio judua eraikitzea.
Herriko jendea bizi duten egoera latza kontatzeko grinaz dago. Bakarrik sentitzen dira, Oraindik ez da agintaririk hurbildu jasotakoa ezagutzeko azmoz, nazioarteko beten bat izan ezik, bakartasuna sentitzen dute okupazioaren aurkako borrokan.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
palestina
Durante estos años la brigada de Palestina se ha llevado a cabo a través del PCHR (Centro de DDHH) y Health Work Commitees, y contactado con diferentes partidos políticos, sindicatos, asociaciones de mujeres y asociaciones de presos políticos con el objetivo de que l@s brigadistas adquieran una visión lo más completa posible de la realidad tanto política como social del país. Las brigadas se han realizado durante los meses de julio y agosto en distintas localidades palestinas: Belen, Ramala, Nablus, Gaza... 

Imágenes Blog Palestina