Palestinatik lehen kronika Imprimir
Brigada Palestina
20/07/2015

Gaur, uztailak 16, 2015eko Palestinako brigadari ekin diogu. Giroan sartu eta herrialde honetako testuingurua ulertzen hasteko, Jerusaleneko African Comunity elkarteko Yasherrekin hiru zaharrean zehar tour bat egin dugu. Jerusaleneko jatorri afrikarreko gazteekin lan egiteaz gain, dituzten beharrak asetzen saiatzen dira (hezkuntza, aisialdia, identitatea...)

Historian hain garrantzitsua izan den hiri honetako alde zaharreko gune ezagun eta hain ezagunak ez direnak erakutsi dizkigu, eta aldi berean sionismoaren sortutako gatazkaren eta begi bistakoak izan ez daitezkeen arazoen islada eta adibideak ikusi arazi dizkigu. Horrela, hiru erligio monoteistentzat hain garrantzitsua den hiri honetako toki sakratuenak bisitatu ditugun bitartean, Israelgo Estatu Sionistak judaismoari ematen dioen lehentasun erabatekoa eta beste sinesmenekiko duen jarrera zapaltzailea argi ezagutu ahal izan dugu.

Era berean, estatu arrazista honek palestinarren jarduna zein bizimodua politiko kultural eta ekonomikoki itotzeko garatutako sistena azaldu digu. Hala nola, kolono sionistek, estatuaren laguntzaz, jerusaleneko auzo arabiarretan egiten dituzten okupazio gero eta ugariagoak; estatuak zerga lotsagarri eta merkataritza oztopoak inposatuz, bideratutako itotze estrategiak judua ez den ororekiko arrazismoa; palestinarrek hezkuntza oinarrizkoa, mugikortasun normala, garatzeko dituzten zailtasunak, etab.

Oso egun intetsoa izan da, eta brigadari ekiteko ekintza paregabea. Hala ere, lehen kronika hau bukatu aurretik, ezinbestekoa zaigu Palestinara sartzea eragotzi dioten gutar bati besarkada handi eta bero bat bidaltzea. Urteetan zehar herri zapaldu eta miresgarri honekiko elkartasunean aritu den gaztearen aurkako eraso hau salatu ahal dugu. Aupa zu eta gora Filistine horra!