Hebron PDF Imprimir E-mail
Brigada Palestina
27/07/2015

Gaurkoan Hebron bisitatu dugu Human Rights Defenders Group erakundearen laguntzarekin. Milaka urtetako historia duen hiri hau okupazio sionistaren adibiderik argienetakoa da. 1993ko Osloko akordio lotsagarriarekin Zisjordaniako hiri handiena den honi estatus berezi bezain sinesgaitza inposatu zitzaion. Egun palestinar gehienek errefusatzen duten akordio honek Palestinar Autoritate Nazionala (PAN) delakoaren sorrera ekarri eta honi, teorian, Zisjordania eta Gazaren gaineko eskumen batzuk bermatu zizkion (hezkuntza, kultura, osasuna, gizarte ongizatea, fiskalitatea, polizia…). Horrela, PAN-en sorreraren onarpenak Palestinaren nolabaiteko errekonozimendu eta erakundetzea ekar zezakeela pentsa daitekeen arren, herritarren gehiengoak traidoretzat jotzen duen erakunde hau hasieratik israeldar okupazioaren tresna erabilgarria izan da.

Baina gaira bueltatuz, nahiz eta akordio hauetan Zisjordaniako hiri nagusienen gaineko botere eta eskumenak autoritate palestinarraren menpe gelditu, esan bezala,  Hebron, judu eta musulmanentzat duen garrantzi handiaren ondorioz (bertan daude Patriarken Hilobiak direlakoak), bi zonaldetan banatu zen: H1 izeneko zonaldeak PAN-en menpeko lurra izaten jarraitu, eta H2 delako gunean juduen finkatzea baimendu eta palestinarrei oraindik muga gehiago inposatu zitzaizkien; besteak beste, gidatzeko debekua edota jarduera ekonomikoak aurrera eramateko zailtasunak.

Dirudienez, judutar sionistentzako hiri osoa asentamenduz inguratzea nahikoa ez izanik, jatorrizko biztanle arabiarren jarduera ekonomikoen erdigunea zen hiriko alde zaharra kolonizatzeari ekin zioten. Horrela, ikusi ahal izan dugun errealitatean oinarrituz, kolonoek gero eta espazio gehiago berenganatu, eta honekin arabiarrakekonomikoki oraindik gehiago itotzea lortzen ari dira. Gainera pentsa eta antzeman daitekeen bezala, inposaketa honek izugarrizko arazo sozial eta psikologikoak eragin ditu.

Errepresioa eta apartheid arnasten da Hebronen. Soldaduek gelditu gaituzte, palestinarrak identifikatzen ikusi ditugu, eta sionisten paranoia arrazista gure begiekin ikusi dugu.

Dena den, arazo guzti hauen aurrean palestinarrek erakusten duten aske bizitzeko prestutasuna miresgarria da. Izan ere haiek behin eta berriro errepikatzen duten bezala, bizitzea erresistitzea da; hori baita hain zuzen ere palestinarren borroka handienetako bat.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
palestina
Durante estos años la brigada de Palestina se ha llevado a cabo a través del PCHR (Centro de DDHH) y Health Work Commitees, y contactado con diferentes partidos políticos, sindicatos, asociaciones de mujeres y asociaciones de presos políticos con el objetivo de que l@s brigadistas adquieran una visión lo más completa posible de la realidad tanto política como social del país. Las brigadas se han realizado durante los meses de julio y agosto en distintas localidades palestinas: Belen, Ramala, Nablus, Gaza... 

Imágenes Blog Palestina