Portada Brigadas Blog Brigada Palestina Mobilizazioa Kufr Qaddum herrian
Mobilizazioa Kufr Qaddum herrian PDF Imprimir E-mail
Brigada Palestina
04/08/2015

Espazio zehatz edo mugarik ez duen borroka da palestinarrena. Sinai penintsulatik siriara, eta mediterraneotik itsaso beltzerako lurretan nekaezina herri oso baten borrokarako grina.

Djeisha errefuxiatu gunea utzi eta Nablusera heldu gara. 3 ordu, 100km baino gehiagoko harresia alde batean, checkpointak bidean, tentsioa eta gure atzea etorri den palestinar familia baten barre eta jolasak. 4 umeekin txatxetan konturatu gabe mendi artean dagoen hiri honetan Tanweer elkarteko kontaktuak jaso gaitu.

Palestinan forma desberdinak hartzen ditu okupazio sionistak. Horietako bat ezagutzera eraman gaituzte. Ostirala da, eta astero bezala mobilizazio eguna da Kufr Qaddum herritxoan.

Kolono sionistek euren lurrak lapurtu eta kolonia bat eraiki dute. Hori gutxi ez eta Nablus hirigunearekin batzen duen errepide naguzia privatizatu dute. Ondorioz herritarrek landa lurrak galdu dituzte eta 40 minutu egin behar dituzte lehen 10 minututan egiten zuten bidea egiteko. Alkatearen hitzetan, herritarren ogibidearen % 100 izatetik % 25 bakarrik izatera pasa da 10 urtetan. Eztrategia sionistaren beste adibide bat. Lurra lantzen duen herria lurra maitatzen duen herria delako.

Berriro ere herri honen duintasunaren beste erakustaldi bat. Astero, ostiralero herritarrek manifestazioa egiten dute eta errepidea berreskuratzen saiatzen dira. Mertzenario sionistek ez dute euren indarra ezkutatu. Bulldozerra, tankea eta frankotiratzaileak teilatuetan. Soinu-bonbak eta gomazko balak. Negar-gasa eta lurretik jaso ditugun bala kaskilloak. Aurrean herritarren ilusio eta maitasunez osatutako ejertzitoa. Haurrak,  agureak, andreak eta gizonak. Elkarrekin, injustiziaren kontra eta Palestina asko baten alde.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
palestina
Durante estos años la brigada de Palestina se ha llevado a cabo a través del PCHR (Centro de DDHH) y Health Work Commitees, y contactado con diferentes partidos políticos, sindicatos, asociaciones de mujeres y asociaciones de presos políticos con el objetivo de que l@s brigadistas adquieran una visión lo más completa posible de la realidad tanto política como social del país. Las brigadas se han realizado durante los meses de julio y agosto en distintas localidades palestinas: Belen, Ramala, Nablus, Gaza... 

Imágenes Blog Palestina