ESKUBIDE URRATUAK |
Brigada Palestina | |||
12/08/2008 | |||
*Amaierareik gabeko istorio bilakatu den liburuko orri berri bat idatziko da gaur nortasuna ukatzea askoren ogibidea izaten ari den hontan ez dugu parte hartu nahi!!!!!!!!!!!!!!!!* Nire lagun batzuek idatzitako abesti xume baten letrarekin hasi nahi nuke nire kronika, aproposa dela iruditzen zaidalako. Palestinarrek jazaten dituzten eskubide urraketak ez dira soilik noizbehinka telebistan edo aldizkarietan agertzen direnak.Egunero egunero, palestinar batek palestinarra izatearren, bere bizitzako arlo ezberdinetan eskubide urraketa asko jazan behar izaten ditu:bere herrialdean aske mugitu ahal izateko oztopoa,baimenik izan ezik ezin dute zonalde batzuetan sartu ere egin.Guri hau sinezgaitza egiten zaigu,gure herrian hara eta hona ibiltzeko arazorik ez dugulako. Osasun eskubidearen urraketa, anbulantziek kasu askotan ezin dituzte check pointak gurutzatu eta gaixoak anbulantzia utzi eta oinez beste alderaino gurutzatu behar du non beste anbulantzia bat izango duen bere zain. Bere lurretan etxeak eraikitzeko oztopoa, palestinar batek, nahiz eta bere lurra izan ezin du etxerik altsatu israeldarren baimenik gabe.Honek zer suposatzen du, ez diotela baimenik emango eta bere etxea era *ilegal* batez eraiki ezkero posible da handik denbora batera etxea botako diotela esanez abizua jazotzea.Baina abizu hau, ez du ezta eskura jazo ere egingo,etxeko atarian itsatsiko diote eta haizeak eramaten badu hor konpon. Israeldarrek etxea botatzeko unea iritsi dela pentsatzen dutenan bertara urreratuko dira eta hiruzpalau etxerekin batera inguratuko dute.Duda horrekin jokatzen duten dagokion etxea bota arte, pentsa honek zer suposatu dezakeen egoera honetan aurkitzen diren familientzat. Familia honek inolako abizurik jazo ez duela aipatzerakoan, bere etxean papera itsatsi zioteneko argazki bat erakutsiko diote eta kitto. Gainera abizu honetan etxearen kordenadak baino ez dira agertuko, beraz inork papera aurkituko balu ere ez luke jakingo zein etxeri dagokion. Eta horrela milaka eta milaka eskuabide urraketa aipatu daitezke, zeintzuk emakumea izatearren ugaritu egiten diren. Kasu askotan ez israeldarren aldetik soilik, badaude emakumeak etxean jazaten dituzten tratu txarrak salatzearren, hau da bere gizona kartzelara bidali eta bere herritarren aldetik kolaborazionista bat izatea leporatzen diotenak. Palestinarra izatearren soilik, terrorista kontsideratua zara beraz, israeldarrek bere segurtasunagatik zure aurkako edozer bazakeri aurrera eraman dezakete. Egoera hauek egunero egunero, egunean baten baino gehiagotan errepikatzen dira, beste milaka zapalketekin batera. Guzti hau, palestinarrak desagertarazteko estrategia bat baino ez da bere lurraldearekin geratzeko,Ariel Sharonek behin esan zuen bezela:posible da guztiak kamioietara igo eta hiltzera eramatea baina ez du irudi onik ematen beraz apurka apurka hilko ditugu eta bere lurraldetik bota. Badaude zenbait erakunde,bazakeria hauek zalatzen dituztenak eta kasu asko atzerriko tribunaletara eramaten dituzte, audientzi nazionalera esaterako.Sineztezina da, audientzi nazionalean lan egiten duten epaileek eta bereziki gure Garzon jaun agurgarriak, palestinarren eskubideak defendatzean Euskal Herriaren aurkako errepresore nagusietako bat izanik.Aurpegia garbitzeko kanpaina baten parte baino ez da. Esperantza ematen digun gauza bakarra da ziur gaudela, palestinarrek inoiz ez dutela bere etxea utziko eta batzuk hiltzen badituzte ere, beste batzuk jaioko direla bere lurraren aldeko borrokarekin jarraitzeko.Eta guk beti defendatuko ditugu azken batean herri zapaldu baten borroka beste herri zapalduena ere badelako.
|
+Video