Portada Brigadas Blog Brigada Palestina Judimendiko momotxorroek...
Judimendiko momotxorroek... PDF Imprimir E-mail
Brigada Palestina
08/07/2006

Palestinar eta Euskal Herriei zuzendutako aldarria.

Ramallahtik mundura:

Aintzinako garaietatik zanpantzarrak urtez urte atera dira Euskal Herriko mendietan zehar neguaren amaierarekin batera udaberriaren etorrera iragarriz.

Euskal Herriak Palestinak bezala lotura handia izan du beti lurrarekin, eta beti mirestu izan ditugu Amalurra eta naturaren indarrak, halaber lotura berezia izan dugu beti gure aintzinako ohiturekin eta gure hizkuntzarekin. Azken batean,Euskal Herriak, Palestinak bezala eutsi egiten dio bere izaerari eta uko egiten dio zurrunbilo globalizatzailearen barruan desagertzeari.

Zanpantzarren dantza erritual hau burututa gure arbasoek uste zuten zintzarrien hotsaren bidez lurra esnarazten zutela neguaren loaldi luzearen ostean, eta ispuritu

txarrak uxatzen zituztela zaldi isatsari eraginez. Gaur egun, ordea, errito honi eutsi diogu, gure herria bere loalditik esnarazteko.

Iragan ostiralean zanpantzarrak mendietatik jaitsi ziren Ramallah-ko Bil'in herrira mundua esnarazteko, begirada Palestinan pausa dezaten, gureak eta munduko beste hainbat herrik bezala desagertzeari uko egiten diolako.

Gure zintzarrien hotsak gogor eta ozen entzun dadila harresi lotsagarri hauek suntsitzeko, zaldi isatsei haizean eraginez herri zintzo eta duin honen etsaiak uxa ditzagun.

Palestinan zein Euskal Herrian

Pakea, lurra, eta askatasuna

Judimendiko Momotxorroak, Ramallah-n 2006ko Uztailaren 8an
 
Banner

AGENDA

Mayo 2013
Lu Ma Mi Ju Vi Do
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
 
palestina
Durante estos años la brigada de Palestina se ha llevado a cabo a través del PCHR (Centro de DDHH) y Health Work Commitees, y contactado con diferentes partidos políticos, sindicatos, asociaciones de mujeres y asociaciones de presos políticos con el objetivo de que l@s brigadistas adquieran una visión lo más completa posible de la realidad tanto política como social del país. Las brigadas se han realizado durante los meses de julio y agosto en distintas localidades palestinas: Belen, Ramala, Nablus, Gaza... 

Imágenes Blog Palestina