Belen
Belen ez da betidanik eskolan irakatsi diguten herria. Gaur egun palestinarrentzako espetxe erraldoia bihurtu nahi du israelgo estatuak. Bertako alkatearen esanetan, beraien nortasuna mantentzeko borroka etengabea da. Orain arte han erlijio eta kultura ezberdinetako hainbat jendek era harmoniotsuan bizi izan dira (kristauak, judutarak, eta musulmanak). Adibidez, deigarria da gehiengo musulmana duen herri batek, legez, alkate kristau bat izatea. Berezitasun hau herritaran batasuna bultzatzeko ematen da.
Baina gaur egun sionistak errealitate hau aldatzen saiatzen ari dira: okupazioa eta bazterketa dira estatu israeldarraren armak. 2011. urterako biztanle kristau eta musulmanak kaiola batean sartu nahi dituzte; mugimendu askatasuna ukatuko diete, haien bizimodua harresiak finkatutako eremuetara mugatuz. Nola ez, hiriko gune aberatsak eta sakratuak Israelgo estatuaren eskuetan geratuko dira, haien interes ekonomiko eta estrategikoetarako "parke tematiko erlijioso" bat sortuko dutelarik. Bertara sartzeko turistek solik izango dute baimena, eta haien 'tour' turistikoan ez dute inguruko errealitate gordina ezta usainduko. Gainera, bertako jatorrizko biztanleen ekonomia suntzitzeko nahian, palestinarrek ez dute aukerarik izango dendak, hotelak, jatetxeak, eta bestelako negozioak zonaldean izateko; hauek inguruko kolono judutarren eskuetan geratuko dira, eta turistentzako bertatik pasatzea derrigorrezkoa izango da.
Baina Belen ez dira soilik elizak eta mezkitak. Gaurko errealitatea askoz krudelagoa da. 1948.eko Nakba (hondamendia) eta gero, milaka errefuxiatu etorri ziren hona sionistek suntsitutako hainbat herrietatik ihesean. Hasieran Gurutze Gorriak jarritako jaimetan bizi ziren errefuxiatuak, baina, egoera denboran luzatuko zela ikusita, honek laguntza eskatu zion NBEri.
Jaimak 9 metro karratutako etxolak bihurtu ziren, non 8 pertsona inguruko familiek bizi behar zuten. IBDAA errefuxiatu esparruan bolondres moduan aritzen den Yihadek esan zigunez, garai haietan kilometro karratu erdian 1000 pertsona inguru bizi ziren, eta gaur egun, toki berean 12.000 pilatzen dira. Bertakoen biziraupena ezinezkoa izango zen, hango biztanleen lana eta esfortzu ikaragarria gabe. Beraien errefuxiatu status-az harro daude, eta beraien nahia guraso eta aitona-amonen herrietara bueltatzea da. Izan ere, dagoeneko hiru belaunaldi elkarbizi dira toki honetan. NBE zein bestelako erakundetatik jasotzen duten laguntzak ez dira nahikoak jende guzti honen bizimodua era duinean aurrera ateratzeko. Horrela, beraien osasun zerbitzuak, klaseak, kurtsoak, etab. antolatzen dituzte haien kabuz. Nahiz eta biztanleen formakuntza oso ona izan, jende hau, instituzioetarako, ez da ezta munduko hiritar.
Sinestezina ematen duen arren, Zisjordanian gobernuan dagoen alderdi politikoaren agendan ez da munduan zehar barreiaturik dauden 5 miloi errefuxiatuen etxeratzea agertzen. Al-Fatah-z ari gara. Alderdi honek, Israel, AEB eta Europaren laguntza eta babesarekin Palestinar Aginte Nazionala (PAN) zuzentzen du 1996.etik, nahiz eta 2006.urteko hauteskundeak galdu. Urte horretan Hamas nagusitu zen bozketetan, baina Fatah-k ez zuen garaipen demokratiko hau onartu eta gaur egun modu ilegitimoan boteran jarraitzen du.
Belenen, Fatah-ko diputatu batan esanetan, PAN-ak ez ditu Hamaseko militanteak atxilotzen, ez ditu mugimendu politikoak zapaltzen, eta ez du, berez, borroka armatuaren zilegitasuna ukatzen. Haien bertsio ofizialaren irakurketatik herriaren alde demokratikoki lan egiten duen alderdia dela ulertarazten digute, eta garai hauetan herriaren gehiengoak nahi duena "arnasa hartu" eta bizimodu baketsu eta arrunta edukitzea da.
Politikari profesional honen gezurrak, agerian geratu zaizkigu hainbat alditan brigadan zehar; Adibidez, Belenen ere ezagutu genuen espainar jatorriko emakume langile eta politikoki konprometitu baten eskutik: Juani gaztaroan Gazako palestinar batekin ezkondu eta gero, hona etorri zen bizitzen, orain dela 20 urte. Gaur egun Health Work Committee (HWC)-ren ospital batetan egiten du lan, Belengo Beit Sahour herrixkan.
Eskarmentu handiko emakume honek gatazkaren ikuspuntu berri bat eman zigun, gure Mendebaldeko kulturarentzat ulergarriagoa. Politikoki ezkertiarra definitzen du ere burua, eta oso kritikoki hitzegiten du palestinar alderdi guztien inguruan. Bere ustez, Fatah Israelgo estatuaren panpina da, barne kontrola ezartzeko erakundea. 2006an, PANeko ustelkeria zela eta, hauteskundeak galdu zituen, baina, era antidemokratikoan ez zituen hauek onartu eta nazioarteko babesarekin Hamaseko buruak atxilotu eta herria zapaltzen jarraitu zuen.
Juani ez da Hamas-en jarraitzailea, izan ere, bere politika erlijioso fundamentalistarekiko desadostasuna adierazten digu, baina irribarrez dioenez, benetan poztuko zen, Hamas-en eskutik Fatah gobernutik kanpo geratuko balitz.
Juaniren seme-alabak, tokiko beste hainbat familietan gertatzen den moduan, atzerrian daude ikasten. Berak etorkizun on bat nahi du beraientzat, baina argi dauka, eta hainbat alditan argi utzi die beraiei ere, garrantzitsuena palestinarrak direla inoiz ez ahaztea dela; eta zinez poztuko zen heldutasunera heltzean bere herriaren askatasunaren aldeko borrokan bere erreleboa hartuko balute.
Azkenik, eta Hebronerako bidea hartu aurretik, HWC-ren Belengo Battir herriko beste ospital batera joan ginen, bi urtez okupazioagatik isolatutako leku baten testigantza jasotzera.
Herria judutar kolonietaz inguratua dago alde guztietatik; honek hango biztanleriaren mugikortasuna zein bizibaldintza duin batzuk izateko aukerak ezinezkoak bilakatzen dituelarik. Kolono armatuek palestinarrak erasotu eta haien lurrak eta etxeak lapurtzen dituzte, errepideak suntsitu,... beti ere, ejerzitu sionistaren babesarekin.
Hango mediku batek 2002. urtean gertatutakoa kontatu zigun: Israelgo ejerzituak ospitalea inguratu eta hango mediku, erizain eta langileak bi urtez irten ezinik egon ziren.
Jende honen testigantzetatik, erresistentzia eredu aipagarria jaso dugu. Beraien borrokarako arrazoiak argiak dira, eta lortu arte ez dute etsiko: beraien lurraldean libre bizitzea eta errefuxiatuak bueltatzeko eskubidea errealitate bihurtzea, estatu demokratiko batean.
|