Portada Brigadas Blog Brigada Paraguay Duintasunaren alde, utzi pakean Paraguai!
Duintasunaren alde, utzi pakean Paraguai! PDF Imprimir E-mail
29/10/2008

Azken garaiotan albiste kezkagarriak jasotzen ari gara Latinoamerikatik, indar oligarkikoek eta jauntxoek Estatu Batuetako laguntzarekin bertako hainbat prozesu arrerakoien aurkako erasoak antolatu eta burutzen ari dira. Irailaren hasieran Bolivian gertatutako erahilketek, prozesu demokratiko baten alde dagoen gizartea isilaraztea zuten helburu. Paraguai-n ere antzeko estrategia hedatzen ari dira indar eskuindarrek inpunitate osoz: mehatxuak, erasoak, prozesu judizialak eta hilketak, bertako gertaeren inguruko isiltasuna eta ezjakintasuna lagun dutelarik.

Stroessnerren 35 urteko diktadurak (1954-1989) eta Partido Colorado-aren 60 urteko agintaldiak agintekeria eta korrupzio ikaragarriaren bidez herriaren suntsipena ekarri du, gizartearen %50a pobrezia-muga azpitik bizi da, eta osasuna edo hezkuntza bezalako eskubideak gutxiengo baten pribilegio bihurtu dira.

 

Joan den Apirilean Fernando Lugo gobernu-presidentea hautatua izan zenean, ordura arte errepresioa baino jasan ez zuen ezker mugimendu eta nekazal munduarentzat itxaropena sortu zen, herrialde honek eszenatoki politikoan merezi zuen lekua hartzeko atea zabaldu zen.

 

Gaur egungo egoera ikusita, herri honen prozesu demokratikoak luze joko duela dirudi. Nekazal arloan aspalditik jasotzen ari diren egoera larria arintzeko neurriak premiazkoak dira, baina interes ekonomikoek argi erakutsi dute garesti salduko dituztela orain arte irabazitako prebendak.

 

Azken hamarkadan nekazal multinazionalek etengabe ekin diote herri honen lurrak eskuratzeari, mono-landaketaren eredua inposatuz. Paraguai-n ohiko nekazaritza-ustiapena familiaren autokontsumora eta barne merkatura bideratuta bazegoen ere, mono-landaketa eredu berri honen ardatz nagusia nekazaririk gabeko nekazaritza da. Landaketa-eredu honek, lurraren ustiapen intentsiboa, landare transgenikoen eta agrotoxikoen erabilpena aldarrikatzen du besteak beste, jatorrizko haziak baztertuz eta ingurumenaren suntsipena bermatuz. Nekazariak soberan daude (bere lana makina erraldoiek egiten dute), eta enbarazu bihurtu dira latifundisten irudikoz. Hau dela eta, nekazariak kanporatuak dira etengabe bere lurretatik. Bere egoera ekonomikoa latza dela eta, eta bestetik, gobernuaren aldetik inolako laguntzarik gabe, nekazari askok bere lurrak alokatu edo saltzea dute irtenbide bakarra. Bestalde sekulako presioak jasaten dituzte bere lurrak uzteko: fumigazioak pestizidak erabiliz, edota jazarpena eta hilketak indar paramilitarrak erabiliz.

 

Gaur egun soja dugu mono-landaketaren ikurra Paraguai-n. 1995etik 2005arte soja-landaketa urtean bataz beste 125.000 Ha. areagotu da. Ihaz 2,8 milioi Ha. landatu ziren sojarekin (Paraguai-ko nekazal eremuaren %60an soja landatu zen, gehiena transgenikoa) eta 6,5 milioi tonako uzta batu zen. Paraguai munduko seigarren soja ekoizlea bihurtu da, Estatu Batuak (EEBB), Brasil, Argentina, India eta Txinaren atzetik eta laugarren esportatzailea (EEBB, Brasil eta Argentinaren atzetik). Hau oso adierazgarria da, batez ere Paraguai-ko tamaina beste herrialde horiekin konparatzen badugu. Paraguai-n bezala, Argentinan, Brasilen eta Bolivian landatzen den soja Europara esportatzen da batez ere animalientzako pentsuak egiteko eta irudi ekologiko guztiz faltsua duen bioerregaia ekoizteko.

Soja transgenikoaren landaketak pestiziden erabilpen intentsiboa dakar, askotan bere kaltegarritasunagatik debekatuta dauden produktuak ere erabiltzen dira (paraquat, diquat, glifosatoa). Honek soja eremu inguruko bizitzan kalte izugarriak eragiten ditu, nekazarien landaketak erretzen dira, animaliak hil egiten ditu, ura kutsatzen du eta osasunean dituen eraginak nabariak dira: minbizia, malformazioak, abortoak eta heriotza. Silvino Talavera 11 urteko mutikoa hilik suertatu zen 2003an soja eremu baten ondotik pasatzean fumigatzen ari zirela pestizidekin zipriztindu ondoren, honen moduko hainbat kasu salatu direlarik.

 

Nabariak dira landaketa-eredu honen ondorio kaltegarriak ingurunearentzat: pestiziden erabilpen intentsiboa (lurra, ura eta landaredia kutsatuz), jatorrizko hazien desagerpena, basoen suntsipena (alde batzuetan jatorrizko basoen %90 desagertarazi da soja-landak sortzeko) eta honek dakarren bioaniztasunaren desagerpena. Bestalde kezkagarriak dira ere nekazal gizartean dituen eraginak: kanporaketak, jazarpena eta hilketak, indar paramilitarrak erabiliz eta indar polizial eta judizialaren laguntzarekin. 1985etik 2005era 77 nekazari izan dira erahilak edota desagertuak (ikus chokokue informea: http://informechokokue.webnode.com/informe-chokokue), erahildakoak 100era iritsi daitezkeela uste da gaur egun. 2004 urtean 1.156 atxiloketa izan ziren. Urriaren 16an 73 egun bete dute gose greban Argentinan dauden 6 preso Paraguaitarrak bere eskubideen alde eta estradizioaren kontra

 

Bere eskubideen alde hainbat erakundeetan antolatu dira Paraguai-ko nekazariak, MAP (Movimiento Agrario Popular), MOAPA (Movimiento Agrario Paraguayo) edota OLT (Organización de Lucha por la Tierra) besteak beste, nekazarientzako lurren berreskuratzea, jatorrizko haziak eta landaketa-ereduaren defentsa (landaketa estentsiboa, agrotoxikoak erabili gabe, eta kolektiboa) eta elikagai subiranotasuna dute helburu nagusi. Lurra berreskuratzeko latifundistek lapurtutako lurrak okupatu eta lantzeari ekiten diote, baina sarritan aldarrikapen mota honek ondorio latzak ditu. Kriminalizazioaz gain (jauntxoek maisuki erabiltzen dituzte hedabideak eta sarritan hainbat nekazal agintari terroristatzat jo izan dituzte), desagerpenak, kartzelaratzeak (indar judiziala jauntxoen menpe baitago), jazarpena eta mehatxuak etengabe ematen dira. Egoera honen adierazgarri urriaren hasieran Sindulfo Martínez eta Bienvenido Melgarejo nekazarien erahilketak izan dira, horrez gain dozenaka nekazari atxilotuak eta zaurituak izan dira. Egun batzuk lehenago latifundistek inolako lotsarik gabe publikoki aditzera eman zutenez prest zeuden indar armatuak erabiltzeko bere interesen defentsan.

 

Lur-inbasio honen buru nagusiak Brasiletik etorritako latifundistak dira, mundu osoan ezagun diren multinazionalekin (Monsanto, Cargill, Bunge…) elkarlanean aritzen direlarik. Gugandik urrun dagoen arazoa iruditu arren, salatu beharra dago gure inguruko interes ekonomikoek sarraski honetan duten partaidetza. BBVA Bunge multinazionala finantziatzen du (2003 eta 2005 urteren artean 150 milioi dolar gorako mailegua lortu zuen BBVA-tik). Bunge enpresak Zierbenan izango duen plantan 200.000 tona nekazalerregai ekoiztuko ditu urtero. BBK Entaban (bioerregaia ekoizlea) enpresaren %56aren jabea da. Entaban Paraguaiko Litoral Alto Parana SA eta Rediex/MIC enpresekin kontratuak dauzka urtean 100.000 tona bioerregai ekoiztuko duen planta eraikitzeko. Salagarriak dira ere proiektu erraldoi hauek dakartzaten ondorioak: ibaien kanalizazioak, energia-zentralak, errepideak, urtegiak e.a.

 

Lugoren gobernua kinka larrian da, hainbat indar faktikoen aurka egin beharrak ez dio herriak behar dituen neurri aurrerakoiak hartzen uzten. Irailan bertan estatu kolpe saiakera bizi zuen Lugoren gobernuak.

 

Gauzak horrela, Paraguaiko nekazariei, lurgabeei eta ekintzaile eta errepresaliatuei eta justiziaren alde lan egiten duten lagunei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Honekin lotuta, ezinbestekotzat jotzen dugu EHan ere mono-landaketa ereduari eta bioerregaiei gure EZETZA adieraztea, Hegoaldean gertatzen diren hilketekin konplize izan ez gaitezen.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
paraguay
Una delegación de KI viajó a Paraguay en Septiembre de 2008 con el objeto de conocer el panorama político y social que se vislumbraba tras el triunfo electoral de la Alianza Patriótica para el Cambio que puso fin a 61 años de gobierno del Partido Colorado.

Durante el viaje se mantuvieron contactos con diferentes movimientos sociales y políticos. Además, con el objeto de conocer de cerca la lucha por la tierra y la soberanía alimentaria (uno de los ejes principales de la necesaria transformación política y social del país), se visitaron diferentes asentamientos campesinos.

Imágenes Blog Paraguay