Hedabideen eta Hezkuntzaren artean ... Imprimir
13/07/2008

kaixo Euskal herria!!


Caracaseko 23 de Enero auzo langile eta antolatuta ezagurtzen jarraitzen dugu, hemen bai ikusten ari garela Venezuelako herriak egiten ari duen eraldaketa bere biztanleriaren bizi kalitatea eta hezkuntza hobetzeko. hau ez du zer ikusirik gure hedabideetan jasotzen dugun 'informazioarekin'.

kaixo Euskal herria!!


Caracaseko 23 de Enero auzo langile eta antolatuta ezagurtzen jarraitzen dugu, hemen bai ikusten ari garela Venezuelako herriak egiten ari duen eraldaketa bere biztanleriaren bizi kalitatea eta hezkuntza hobetzeko. hau ez du zer ikusirik gure hedabideetan jasotzen dugun 'informazioarekin'.
 
Aspaldi hoenetan herri komunikabide anitz ari dira sortzen; adibidez, Alexis Vive, kolektiboaren Arsenal deituriko irrati alternatiboa. Irrati honen berezitasun nagusienak ohiko komunikabideak ez bezala irrati hezitzaile eta kontsientsia formatzailea dela. Musika eta kultura herrikoia bultzatzen dituena, iragarki eta musika komertzialak albo batera utzita. Herri ekimena eta auzotarren ahotsa zabalduz eta gizarteari espazio gehiago eskainiz.
 
Irrati hau iraultzarako tresna bezala oso eraginkorra da, ohiko hedabide komertzialek zabaltzen dituzten desinformazio eta gezurrei aurre egiteko. Irrati honek Caracas eta inguruko herrietan, herriaren ahotsa zabaltzeko gaitasuna dauka (bost milloi inguruko biztanleria).
 
Beste komunikabide bat bisitatzen egon gara, Vive Telebista. Telebista hau Venezuela osoan ikus daiteke. Telebista honen beharra argi geratu zen 2002ko Estatu kolpearen ondoren, momentu horretan opozizioak kontrolatzen zituen hedabideei aurre egiteko indar korrelazioa hobetu nahian.
 
Telebista hau inguru kultural hezitzaile eta ez komertzial batean aritzen da emakume baten eskutik, lehen aipatutako 2002ko estatu kolpean errealitatea azaleratzeko lanean ibili zena, telebistan azaleratzen zen desinformazioarekiko kontrajarriz.
 
Baita ere Escuela Bolivariana-ra itzuli gara bertan helduentzako hezkuntza metodo berria ezagutzera joan gara, Mision Sucre izenekoa. Misio honetan ikasketak unibertsitarioak burutzen dituzte eta gaitasun ekonomiko nahiko ez duten pertsonei ere zabalduta dago. Baita lanagatik, familiako beharrengatik, arazo ekonomiko eta abarrengatik unibertsitatera joan ezin zutenei ere.
 
Bertako ikasleak eta irakasleak benetan pozik daude ikasteko aukera berri honek sistema hezitzailea eta gizartearen hezkuntza maila asko hobetzen duela ikusita.
 
Honetaz aparte Alexis Vive Kolektiboaren egoitzan egiten diren ikastaro kultural bat ikusten egon gara. Bertan musika irakasten dute. Umeentzako dohainiko ikastaro bat da. Borondatean emandako sei bibolin  eta irakasle bolondres batzuen biatartez klaseak ematen dira. Irakaslea txikitan 23 de Enero antzeko auzo batetan bizi zen, betidanik musikan murgiluta ibilitakoa. Hamalau urterekin klaseak ematen hasi zen eta beranduago arazo sozialak zituzten umeei klaseak ematen hasi zen. Denborak erakutsi zion nola musika tresna eraginkor bat zela nahaste hoien bizitza hobetzeko. Bibolin klaseak astean bitan jasotzen dituzte 30 haur txandaka.
 
Amaitzeko auzoko kontseiluaren funtzionamendua ikusten egon ginen. Bertan eraikuntza ezberdinetako bozeramaileak biltzen dira eta beraein antolamendu eta urte hauetan zehar bizitako gertaerak ezagutu ahal izan genuen. Aipagarria da kontseiluko partaide gehienak emakumeak zirela.
 
Azken finean kontseilu hauen helburua auzotarren arazoei era eraginkorrago batean erantzuna ematean datza. Izan ere era honetan gobernua eta auzotaren artean dagoen burokrazia arazoa gutxitxea bilatzen du, bitartekoa gutxituz eta korrupzioa ekiditu nahian.
 
Momentuz hauek dira gure bizipenak, laister gure berri izanen duzue.
 
REVOLUTION TO BE COTINUED...