Portada Especiales #NoTTIPnoCETA CETAren aurkako urteko lehen ekintzak
CETAren aurkako urteko lehen ekintzak PDF Imprimir E-mail
10/01/2017

Ipar Euskal Herriko TAFTA STOP eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimendutatik Europako Parlamentuko otsaileko CETAren berrespenaren harira urtarrilean zehar egin asmo ditugun ekintzen berri ematen dizuegu.

Batetik, urtarrilaren 21ean Irun – Hendaia giza katea egingo dugu. Arratsaldeko 16:30ean izango da Hendaia – Iruneko Santiago Zubian.

Bestetik, Gipuzkoan CETA-TTIP-TISA-ri buruz hainbat alderdi politikoen arteko mahai-ingurua antolatu dugu. Urtarrilaren 17an arratsaldeko 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da eta bertan, oraingoz, EH Bildu, Podemos, EAJ-PNV, Ezker Anitza-IU, Ciudadanos, PP eta Equoak hartuko dute parte (PSOE konfirmatzeke).

Aipaturiko ekintzak, Euskal Herrian zentratutakoak dira baina Europan zein Kanadan zehar beste hainbat eta hainbat mobilizazio daude aurreikusiak urtarrilaren 21erako.

 
Banner

 

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?