Portada Especiales Latino Amerika Tinko! #01
Latinoamerika Tinko! #01 - Paraguai, bidezko eraldaketaren bila PDF Imprimir E-mail
09/09/2009
Indice del artículo
Latinoamerika Tinko! #01
La recolonización americana de las empresas transnacionales
Paraguai, bidezko eraldaketaren bila
Manipulazio mediatikoa Venezuelan
Las ejecuciones extrajudiciales en Colombia
Oligarkiaren Boliviatik herri mugimenduen Boliviara
San Salvador, cronica de una victoria anunciada
Todas las páginas

 

Paraguai, bidezko eraldaketaren bila


2008ko apirilean Paraguaiko hauteskundeetan Lugo-k lortu zuen garaipenak Partido Colorado-ren 60 urteko agintekeriaren amaiera eta ezker mugimendu eta nekazal munduarentzat itxaropena piztu zuen. Hainbat promesa, nekazaritza eta justiziaren eraldaketa kasu, egiteke dauden heinean, gizarte mugimenduen borrokak aurrera darrai.

Iazko apirileko hauteskundeen emaitzek aldaketarako itxaropena ekarri zuten Paraguaiko herriarentzat. Stroessnerren 35 urteko diktadurak (1954-1989) eta Partido Colorado-ren 60 urteko agintaldiaren agintekeriak eta ustelkeria ikaragarriak herriaren suntsipena eragin dute. Hain zuzen, gizartearen %50 pobrezia-mugaren azpitik bizi da, eta osasuna edo hezkuntza bezalako eskubideak gutxiengo baten pribilegio bihurtu dira.

2008ko hauteskundeetarako hainbat alderdi politikok ituna burutu zuten (Alianza Patriótica para el Cambio izenekoa), Partido Colorado gobernutik botatzeko aukera bakarra baitzen hau. Joera desberdineko alderdiak batu zituen itun honek, alderdi marxistak eta eskuineko alderdi liberala besteak beste. Bestalde, Fernando Lugo-ek pobreziaren aurka eta nekazal borrokarekin agertu izan duen elkartasunak herritarren artean oso estimatua egin zuela baliatuz, berau jarri zuten itun honen buruan eta presidente izateko hautagaitzat aurkeztu zuten.

2008ko apirilean Aldaketarako Itunak hauteskundeak irabazi zituen, Partido Coloradoaren 60 urteko agintekeriarekin amaituz eta ezkerreko mugimendu eta nekazal munduarentzat itxaropena piztuz. Lugo Paraguaiko presidente berria izendatu zuten, baina kongresuan eta senatuan zaharrak berri, betiko alderdiak dira nagusi: Partido Colorado eta Alderdi Liberala; ezkerreko alderdiek ordezkaritza urria lortu zuten.

Hauteskundeen osteko eszenatoki berriaren protagonista Lugo presidente aurrerakoia izan arren, ez zuen alderdi politiko baten babes sendorik, honekin batera Kongresu eta Senatuko gehiengoa Partido Colorado eta liberalen eskuetan dagoela ikusita oso zaila egiten da Paraguaik behar dituen neurri aurrerakoiak indarrean jartzea.

Beste alde batetik kontuan izan behar da Lugo-k jaso duen ondoretasuna: herria ekonomikoki suntsituta, urteetan Nazioarteko Diru Funtsaren aginduak zintzoki bete dituzte Paraguaiko agintariek gizarte-zerbitzu guztiak pribatizatuz, estatuaren egitura guztiak ustelkeriak jota eta gehienak Partido Coloradoaren aldekoak (urteetan zehar prebendei esker lortu zuten lanpostua milaka funtzionari eta goi mailako karguk).

Hauteskundotatik urtebetera aurrerapauso gutxi ikusi dira. Jakinik egoera zailean dagoela gobernua (irailean Fernando Lugoren gobernuak estatu kolpe saiakera ere jaso zuen), herriari orain arte erakutsi duen pazientzia agortzen ari zaio eta ezker mugimendu eta nekazal mugimenduen protestak ugarituz doaz. Ezinbestekoak eta premiazkoak dira hainbat arlotan hartu beharreko neurriak: justizia eta nekazaritzaren eraldaketa, energia-baliabideen bidezko kudeaketa eta zerbitzuak publiko bihurtu besteak beste.

Azken hamarkadan nekazal multinazionalek etengabe ekin diote herri honen lurrak eskuratzeari, mono-landaketaren eredua inposatuz. Paraguai-n ohiko nekazaritza-ustiapena familiaren autokontsumora eta barne merkatura bideratuta bazegoen ere, mono-landaketa eredu berri honen ardatz nagusiak nekazaririk gabeko nekazaritza, lurraren ustiapen intentsiboa eta landare transgenikoen eta agrotoxikoen erabilpena dira besteak beste, jatorrizko haziak baztertuz eta ingurumenaren suntsipena bermatuz. Nekazariak kanporatuak dira etengabe bere lurretatik. Bere egoera ekonomikoa latza dela eta, eta bestetik, gobernuaren aldetik inolako laguntzarik gabe, nekazari askok bere lurrak alokatu edo saltzea dute irtenbide bakarra. Bestalde sekulako presioak jasaten dituzte bere lurrak uzteko: fumigaziorako pestizidak erabiliz, edota jazarpena eta hilketa indar paramilitarrak erabiliz. Lur-inbasio honen buru nagusiak Brasiletik etorritako latifundistak dira, mundu osoan ezagun diren multinazionalekin (Monsanto, Cargill, Bunge…) elkarlanean aritzen direnak.

Gaur egun soja dugu mono-landaketaren ikurra Paraguai-n. 1995etik 2005era arte soja-landaketa urtean bataz beste 125.000 Ha. areagotu da. Iaz 2,8 milioi Ha. landatu ziren sojarekin (Paraguai-ko nekazal eremuaren %60an soja landatu zen, gehiena transgenikoa) eta 6,5 milioi tonako uzta batu zen. Paraguai munduko seigarren soja ekoizlea bihurtu da, eta laugarren esportatzailea (EEBB, Brasil eta Argentinaren atzetik). Hau oso adierazgarria da, batez ere Paraguairen lurrazala beste herrialde hauenarekin konparatzen badugu. Paraguai-n bezala, Argentinan, Brasilen eta Bolivian landatzen den soja Europara esportatzen da, batez ere animalientzako pentsuak egiteko eta irudi ekologiko guztiz faltsua duen bioerregaia ekoizteko.

Soja transgenikoaren landaketak pestiziden erabilpen intentsiboa dakar, inguruko bizitzan kalte izugarriak eraginez: nekazarien landaketak erretzen dira, animaliak hil egiten ditu, ura kutsatzen du eta osasunean dituen eraginak nabariak dira: minbizia, malformazioak, abortoak eta heriotza. Silvino Talavera 11 urteko mutikoa hilik suertatu zen 2003an soja eremu baten ondotik pasatzean fumigatzen ari zirela pestizidekin zipriztindu ondoren, honen moduko hainbat kasu salatu direlarik.

Nabariak dira landaketa-eredu honen ondorio kaltegarriak ingurunearentzat: pestiziden erabilpen intentsiboa (lurra, ura eta landaredia kutsatuz), jatorrizko hazien desagerpena, basoen suntsipena (alde batzuetan jatorrizko basoen %90 desagertarazi da soja-landak sortzeko) eta honek dakarren bioaniztasunaren desagerpena. Bestalde kezkagarriak dira ere nekazal gizartean dituen eraginak: kanporaketak, jazarpena eta hilketak, indar paramilitarrak erabiliz eta indar polizial eta judizialaren laguntzarekin. 1985etik 2005era 77 nekazari izan dira erahilak edota desagertuak (ikusi: http://informechokokue.webnode.com) erahildakoak 100era iritsi daitezkeela uste da gaur egun. 2004 urtean 1.156 atxiloketa izan ziren.

Bere eskubideen alde hainbat erakundeetan antolatu dira Paraguai-ko nekazariak, MAP (Movimiento Agrario Popular), MOAPA (Movimiento Agrario Paraguayo), Coordinadora de Productores Agrícolas San Pedro Norte edota OLT (Organización de Lucha por la Tierra) besteak beste, nekazarientzako lurren berreskuratzea, jatorrizko haziak eta landaketa-ereduaren defentsa (landaketa estentsiboa, agrotoxikoak erabili gabe, eta kolektiboa) eta elikagai subiranotasuna dute helburu nagusi. Lurra berreskuratzeko latifundistek lapurtutako lurrak okupatu eta lantzeari ekiten diote, baina sarritan aldarrikapen mota honek ondorio latzak ditu. Kriminalizazioaz gain (jauntxoek maisuki erabiltzen dituzte hedabideak eta sarritan hainbat nekazal agintari terroristatzat jo izan dituzte), desagerpenak, kartzelaratzeak (indar judiziala jauntxoen menpe baitago), jazarpena eta mehatxuak etengabe ematen dira, dozenaka nekazari atxilotuak eta zaurituak direlarik.

Energia-baliabideei dagokienez, Itaipu presak (munduko handienetarikoa) Paraguaiko energia-beharraren %95 asetzen du eta Brasil osoko %20. Presa hau 70.hamarkadan eraiki zen Paraguai eta Brasilen artean (bi herrien arteko muga den Paraná ibaian), bi herrien artean ustiatzen den aldebiko itunari esker. Itun honen arabera, Paraguaik soberan duen energia Brasili saldu behar dio kostu-prezioan. Kontuan izanik Paraguaik bere beharrak asetzeko nahikoa duela presatik ateratzen duen %10arekin, beste %90 Brasili saldu behar dio etekinik atera gabe eta merkatuan lortuko lukeen prezioaren %5ean. Bestalde, Partido Colorado-ren gobernuen ustelkeriak klientelismoa eta baliabide honen diru sarreren desbiderapena bermatu zuen. Ezinbestekoa da presaren ustiapenaren gardentasuna ziurtatzea eta Brasilekin duen itunaren berrikusketa, Brasilek prezio duinean ordainduko balio Paraguairi bere energia, herri honen pobreziaren %80arekin amaituko zelako, esaterako.

Lan handia dago egiteko, herriak bizirik dirau, herri mugimenduek adi diraute beharrezko eraldaketaren alde eginez. Txikiak badira ere beharrezkoa da aurrerapausoak ematea, Lugoren gobernuak ausardiaz jokatzea bezain ezinbestekoa. 
 
 
Banner

TWITTER KI