Latinoamerika Tinko! #01 - Oligarkiaren Boliviatik herri mugimenduen Boliviara |
09/09/2009 |
Página 6 de 7 Oligarkiaren Boliviatik herri mugimenduen BoliviaraGizarte mugimenduen urriko agendaz geroztik (2002), gehiengo indigenaren duintasuna berreskuratzeko erreforma konstituzional eta sozialak dira berri Bolivian. Bitartean, boterea galdu duten ilargi erdiko oligarkak bandera nazionalista berrien aurrean izkutatzen dira. Bolivia gizarte mugimenduen aktibitatearen eszenatokia da 2000.urteaz geroztik. “Ahora sí, guerra civil” konsignapean garatu ziren Cochabambako uraren liskarra eta ondorengo blokeo aymarek, Estatu politikan paradigma neoliberal dominatzailea botatzea eragin zuten; 2003ko abenduan herritarren %54aren babesarekin MAS-IPSPk hauteskundeak irabazi zituen. Ordutik, aldaketa prozesua zilegi bilakatzen duten erreferendum eta hauteskunde ugari izan dira: %70 udal hauteskundeetan, %68 konstituziogileen aukeraketan, %54 autonomia erreferendumean, %63 berrespen erreferedumean eta %62 konstituzio berrearen onarpenean (2009ko urtarrila). Konpas berria Evo Morales-en batutak zuzentzen du, kokaleroen lider eta 2003tik aurrera diputatu izandakoak, eta presidenteorde berriz, Álvaro García Linera da, EGTK-ko (Ejército Guerrillero Túpac Katari) partaide eta ideologoa izandakoa. Evo Moralesen gobernua gaztea izan arren, munduan zehar ebaluatuena izan daiteke, nahiz eta politika eta ekonomia alorrean aldaketarako tarte txikia izan duen oraindino. Legealdiko programak konbultsio politikoa nagusi zuen 2002ko urriko agenda du oinarri, gizarte mugimenduek ezarri zutena hurrengo eskaerekin: baliabide naturalen nazionalizazioa eta industrializazioa, Asanblea Konstituziogilearen berregitea eta inklusioa eta irabazien birbanaketa. Eskakizun hauek kontuan izan diren froga dira Boliviar gobernuak gaur arte bultzatutako aldaketa guztiak, nahiz eta kontraesan ugaridunak izan: 1. Baliabide naturalen nazionalizazio legea (2006ko maiatza) YPFB birsortu eta bere autonomia handitzearekin batera, multinazionalekiko lotura apurtzen ez duen ekonomia mistoa du helburu. Horrela, enpresekin kontratuak firmatzeari ekin dio, zeinak Estatuaren eskuhartze maila definitzen duten. Enpresokin duen erlazioa dela eta kritika ugari jaso du lege honek, eta baita YPFB barneko ustelkeria kasuek ere, oposizioaren alderako. Honen harira, YPFBren mugimenduen informazio zehatza beharrezkotzat jotzen dute sektore ugarik, batik bat, oposizioa honen alde posizionatzen hasi delako. Argi dagoena zera da: baliabide naturalen irabazien %50 behintzat gastu publikorako izan behar da, eta honen seinale da 188 milioiko irabazia zela 2001ean eta aldiz, 1572 milioikoa 2007an. 2. Asanblea Konstituziogilea Honen helburua Boliviar herriaren inklusio osoa zen, kultura, lurralde eta autonomiak errespetatuz. Hala ere, lege proiektuan 15 eserleku soilik daude herri honek dituen 36 jatorri ezberdintzentzako. Hala ere, ezberdin izatearen autoestima, duintasuna eta harrotasuna irabazi du indigena komunitateak. 3. Nekazal erreforma (2006ko azaroa) Nekazal erreforma legearen modifikazioan eta zuzenketa komunitarioan oinarritutako legea jarri du indarrean gobernuak. Honen bitartez, 2007-2013 urteen artean, 20 milioi Ha birbanatu eta titulatzea du helburu, urtebetean 10,4 milioi Ha titulatu dituelarik. Lurraren salneurria jeitsi den arren, ez zaio espropiaziorako konpetentziarik ematen Estatuari, harik eta lurjabeak Funtzio Ekonomiko Soziala (FES) betetzeari utzi arte. Bestalde, lurjabetza eremua 5000 Ha-ra mugatu da, nahiz eta eraginik ez izan 2007ra arte titulatu diren lurretan. Azkenik, trasgenikoen erabileraren debekua eraldatu egin da araudi jakin baten baitan posible bilakatuz. 4. Gizarte babeserako politikak 2006tik aurrera indarrean jarri zen Yo, sí puedo programari esker, analfabetismo gabeko Latinoamerikako hirugarren herrialdea bilakatu da Cuba eta Venezuelaren atzetik, eta orain yo, sí puedo seguir kanpaina dakar Hezkuntza Ministerioak.alfabetizazioa indartzekotan. Honen baitan, bai sektore marginalek zein adimen urritasuna dutenek, ama hizkuntzan eta gazteleraz idatzi eta irakurtzen ikasten dihardute. Bestetik, Juancito Pinto bonoari esker lehen hezkuntzako 8.mailara arte 25 dolar jasoko dituzte urtean umeek. Osasun arloan, lehen mailako atentzioan, ospitale eraikuntzan eta oftalmologia atentzioan aurrerapausuak eman dira, nahiz eta bidea oraindik luzea izan, gizarte segurantzarekin gertatzen den bezala. Mugimendu sozialen aldarrikapena izan ez arren, ardatz zentralean kokatu den autonomiaren auzia ezin ahantz dezakegu (Autonomia Ministerioa ere sortu da). Izan ere, ilargierdia osatzen duten Santa Cruz, Beni, Pando, Tarija, Chuquisaca eta Cochabambako petrolio guneetan baliabide naturalen gehiengoak dauka topagunea, baina baita latifundista eta esportatzaile handiek, enpresa multinazionalen eta Nazioarteko Diru Funtsaren titere direnek. 2005era arte, Santa Cruz-eko eliteak oinarrizko Estatuko botereak kontrolatu ditu (tartean INRA) politika eta baliabide publikoak beraien helburuen arabera zuzenduz. Ordea, aldaketa politikoekin babesa galtzearen beldurrez, Cómite Cívico Pro Santa Cruz eta Unión Juvenil Cruceñista-ren (UJC) inguruan batu dira, lehenak aitzindari gogoangarriak izanik: Banzer-en jarraitzaileak babestu zituen, 70.hamarkada bukaeran Hernán Siles Zuazo ezkertiarrak hauteskunde propaganda egin ez zezan ekintza armatua zuzendu zuen eta 1978 eta 1982 arteko estatu kolpe guztiak babestu zituen. 2005ean Ekialdeko Agenda propioa sortu zuten eta autonomia erreferenduma presionatu eta manipulatzeari ekin diote ordutik. Horrela, Evo Moralesen legealdia baino lehen eta baita orain ere, gerra mediatikoaz baliatu dira -Boliviak nazio subiranotasuna galdu duela ere esatera ausartu dira, Cuba eta Venezuelaren mende dagoela ohartaraziz-, baina baita ekintzaz; azken honen helburua, ahalik eta heriotza gehien sortzea da, herriak pentsa dezan ezer ez dela aldatu. Gogora ditzagun indigenen aurkako portaera xenofoboak eta urtarrilaren 11ko istilu haiek: erreferenduma baino lehen, 3 indigena hil eta 234 zauritu (%80 indigenak) utzi zituzten. Honekin guztiarekin ere, ezezkoa %54rekin nagusitu zen. Oro har, gizarte boliviarraren babesa duen eta kritikei alde egin ez dien aldaketa prozesuak aurrera dirau Evo Moralesen batutapean. Hala ere, orkestra osatzen duten gainontzeko eragileak ezin ditzakegu ahaztu (gizarte mugimendua anitzak, sindikatuak, talde feministak…), behintzat prozesuaren motoreak diren heinean. Izan ere, MAS prozesuaren barne dagoen arren, ezin daiteke alderantzizkoa esan; ez da prozesua bezain handia. |
+Video