Portada Especiales Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
Atzo Potemkin zineklubak “La batalla de Argel” filma proiektatu zuen
27/02/2012

Atzo, Otsailak 26, Komite internazionalistak  Gillo Pontecorvo zuzendari Italiarraren “La batalla de Argel” filma proiektatu zuen. 20 pertsona inguru elkartu ziren zinema politikoaren erreferente den film hau ikusteko. Pelikula honekin Urtarrilan Komite internazionalistak martxan jarri zuen Potemkin zineklubari jarraipena ematen zaio.

Filma 1966 urtean egin zen eta FLN gobernuaren enkargua izan zen. Argazkiaren kalitatea eta dokumentu historiko bezala duen balioa azpimarratzekoa da.  Argumentuak 1956 eta 1957 urteen artean gertaturiko Argel batailan erreparatzen du.

Bataila honen bidez Argeliar herriak Frantziar estatu kolonialaren kontrako borroka areagotu zuen.

Pelikula bukatu eta ondoren sortu zen eztabaidan gertakari hauen testuingurua gogoratu zen. 50 eta 60 hamarkadetan Afrikako herri gehienetan kolonialismoaren kontrako borrokak areagotu ziren. Borroka hoietatik antiimperialistak eta panafrikanistak ziren gobernu batzuk sortu ziren eta iraultzaileak ziren beste batzuk ere. Ala ere, gobernu hauek europatik lagundutako estatu kolpeak pairatu zituzten eta gaur egun kolonialismoaren estrukturak mantentzen dira nahiz eta beste itxura  artu. Azken urteetan Ipar Afrikako herrietan neokolonialismoaren kontrako borrokak areagotu dira. Informazio gehiago:

http://www.rebelion.org/noticia.php?id=62999

Martxoaren azken igandean Potemkin zineklubaren beste emanaldi bat izango da.

 
Banner

TWITTER KI