Asteburuan zehar burutu ziren ekimenekin jardunaldiak amaitutzat eman ziren Imprimir
Ideien Kontrabandoa 2013
10/06/2013

"Kapitalismoaren aurrean...Herrien arteko ideien kontrabandoa" jardunaldien azken ekimenak Larunbatean eta Igandean eman ziren. Bizitasun handiko asteburua izan da. Larunbatan EHNE nekazal sindikatuak emandako tailerrarekin hasi zen. Power point baten bidez Patxik elikadura burujabetza zer den eta zergatik hain garrantzitsua den  azaldu zuen. Esperientzia hau egunero gure bizitzan praktikan jartzea beharrezkoa dela aipatu zuen. Aurkezpen honen ondoren bazkari herrikoia izan zen. Bertan elikadura burujabetza praktikan jarri zen Euskal Herriko produktuekin egindako bazkari baten bidez. 33 pertsona agertu ziren entsalada eta oilasko ezinobea dastatzeko eta gozatzeko. Eguna gauean Zazpi Katun egindako jai Kubatarrarekin amaitu zen. Ehundaka pertsona ondoratu ziren "La jodedera" taldea ikusteko. Dantza eta parranda izan ziren gauko protagonistak. Giro ezinobea sortu zen Zazpi Katun eta festa 1:30ak arte luzatu zen.

 

Igandean Potemkin zineforuman "Garai modernoak" Charles Chaplinen klasikoa proiektatu zen. Gurekin Zirikan egondakoak berriz ere emozionatu eta jostatu ziren zinemaren munduan hain ezanguratzua den film honekin. kate ekoizpena sistemaren salaketa zehatza humorea eta sentimentuak erabiliz. Horrela amaitu ziren arrakastatzuak izan diren Komite Internazionalistak antolatutako jardunaldi interesgarri hauek.


Elikadura burujabetza Power point:

http://prezi.com/smub1up__b8x/kapitalismoaren-aurrean-elikadura-burujabetza/