MST-ren inguruko hitzaldia "Latinoamerika Tinko!" jardunaldietan Imprimir
23/04/2009
MST BrasilApirilaren 22an, Latinoamerika Tinko jardunaldien harira, MST-ren inguruko hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen gatazka gunean. Hizlaria Eneritz Pagaldai izan zen, Lanki Institutuko kidea, eta Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduarekin hainbat aldietan egondakoa. Honen bitartez, MST-ren inguruko hainbat gauza ezagutzeko aukera izan genuen, besteak beste Lulako gobernuarekiko duten jarrera edo MST eta elizaren arteko erlazioa. Azpian Tas-Taseko kideak hitzaldian egindako grabazioa entzuteko aukera duzue.


Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Tabla normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:11.0pt; font-family:"Calibri","sans-serif"; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-fareast-language:EN-US;}
Horretaz aparte, aipatzea, Latinoamerika Tinko jardunaldiak asteazkenean amaituko direla eta oraindik beste hitzaldietaz gozatzeko aukera dagoela. Beraz, animatzen zaituztegu parte-hartzera.
  • Apirilaren 23an, osteguna; "Venezuelako egoera sozio-politikoa" eta hizlaria Luis Alegre izango da (UCMko irakaslea eta idazlea)
  • Apirilaren 27an, astelehena; "Salvador eta FMLN", Txaro Cornejo (gerran zehar eta hauteskundeetan nazioarteko gainbegiratzaile moduan egondakoa) eta Miren Odriozolaren (gerran zehar egondakoa) eskuz.
  • Apirilaren 29an, asteazkena; "Ejecuciones extrajudiciales en Colombia", Camilo Rojasen (Kolonbianoa eta KI-ko kidea) eskuz.