La lluita a la motxilla / Borroka bizkarrean Imprimir

+Video

Borroka bizkarrean edo "La lluita a la motxila". Hala deitzen da El Salvadorreko iraultzan laguntzera joaten diren hiru pertsonen istorioa kontatzen duen Aixina Produccions Audiovisuals egindako dokumentala. Hiru medikuren istorioa, internazionalismoaren erakusgarri; hain zuzen ere, hirukotearen ekintza eta keinuekin elkartasuna herrien arteko goxotasuna dela erakusten duen lana da.

"Bere herrian dena eduki arren, nahiago izan zuten ezer ez zeukatenei elkartu. Elisenda ("Blanca"), Begoña ("Alba") eta Marta ("Begoña") ez zuten inoiz El Salvador- en elkar topatu. Ez zioten inoiz miseriari eta armadaren errepresioari elkarrekin ebakuntzarik egin. Ez ziren inoiz euripean aurkitu "Dale salvadoreño, que no hay pajaro pequeño" abestuz. Inoiz ez zioten belarrira xuxulatu elkarri gerra hori noizbait amaituko zela, egunen batean, El Salvador emakume eta gizon askeen herria izango zela."