Komite Internazionalistak erakundeak ere euskara eta Korrikaren alde! Imprimir

+Video

Pasaden ostegunean Korrika heldu zen Bilbora. Bilboko kaleak bete egin zituen beste behin ere Korrikak, lau ordu eta erdiko bidean barrena; jendearen babesa eta beroa etengabe izan zuen. Bilbon, Komite Internazionalistak erankundeak , beste eragilekin batera, lekukoa eramateko aukera zeukan Alde Zaharreko kaleetatik. Gure txandan, Saharako herriari keinu bat egiteko, Hassana Aalia, saharar errepresaliatu batek, gure ordez lekukoa eraman zuen. Bideo honetan ikus dezakezue momentua (minutu 1 pasatu ta gero). Beste aldetik, Gaur Baionarat Korrikaren amaierako festara joateko deia luzatzen dizuegu. Gora Euskal Herri euskalduna eta gorria! Gora Herrien arteko elkartasuna!