“Gizaki bat hiltzea krimen bat da, herri oso bat suntsitzea estabaidarako gaia da” Imprimir
Palestina
14/05/2010

Palestina askatu!(Ibrahim Tuqan, poeta palestinarraren esaldi bat)

[Gipuzkoako Palestinaren Aldeko Plataforma]
1948ko maiatzak 5: Nakbaren hasiera: palestinar herriaren tragedia
Europari esker, sionistek nazio palestinarra suntsitu zuten kanporatutako jabeei lapurtutako lurretan Estatu judutarra sortzeko. Nakbak (hondamendia) “Israel” bertako palestinar biztanleak hilez eta kanporatuz eta bere herriak eta herrixkak suntsituz sortu zela gogoratzen du.


2010ko maiatzak 15: Nakbak aurrera jarraitzen du

Nakba Palestina mapetatik eta historiatik desagerrarazteko diseinatutako prozesua da. Bere garbiketa etnikoa eragotzi duen palestinar herriaren erresistentziaren aurrean, Israelek genozidioa jarraitu du: Gazako sarraskia duela urtebete hasi zen eta dagoeneko 1000 egun pasa dira blokeoa hasi zenetik, hegazkinak eta helikopteroak Gaza bonbardatzen jarraitzen dute, lursailen lapurketak jarraitzen du, Ekialdeko Jerusalemeko palestinar etxebizitzen suntsiketa, horma ilegala, atxiloketak, 10.000 preso, edozein oinarrizko eskubidearen urratzea, kanporatzeak, hilketak…

Israelek, “ekialde hurbileko demokrazia bakarrak”, Nakba gogoratzea debekatu du: 2009ko maiatzean, Knéssetek (israeldar legebiltzarra), hiru urteko kartzela zigorra onartu zuen Nakba gogoratzeko ekitaldietako partehartzaileentzat.

Honek ez du gure erakundeek Israelekin lan egitea eragotzi. Are eta eraso gehiago, orduan eta sari gehiago, hauetako azkenengoa, apartheid-eko Estatua KHEEn onartzea izan da.

Europak, zigorgabetasun osoz gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiten dituen Estatu arrazista eta kolonialista sortzen eta mantentzen lagundu du. Israelek palestinar biztanlego zibila nahita, sistematikoki eta era planifikatuan erasotzen du. Hau da Israelen benetako aurpegia, “La Oreja de Van Gogh”ek eta Israel bisitatu, israeldar ordezkariak ohore handiz hartu, bilerak antolatu edo Technion israeldar Institutu Teknologikoarekin hitzarmenak sinatzen dituzten euskal erakundeek (jaurlaritza, aldundiak, unibertsitatea) ikusi ez dutena. Bere aurrerapen teknologikoekin eta lehiakortasunarekin liluratuta, ez dute ezagutzen, edo ez dute ezagutu nahi, Technionek israeldar armadarekin mantentzen duen harreman estua eta “defentsarako” bere ekarpenak: biztanleak ikaratuz Gazaren gainetik etengabe hegan egiten duten dronerrak, etxeak eta lursailak suntzitzen dituzten urrutiko kontroleko hondeatzeko makinak…

Israeldar krimenekin zure ordezkarien konplizitatea arbuiatzen baduzu… abian jarri zaitez:

  • BDS (Boikota, Desinbertsioak, Zigorrak) kanpainia babes ezazu
  • Israelekin mantentzen diren harreman guztien amaiera eta Israelen EBko lehentasunezko estatutuaren deuseztapena exijitu itzazu.
  • Palestinari elkartasuna adierazteko ekimenetan parte hartu ezazu

Palestinaren Aldeko Plataforma - Gipuzkoa