CEOSI-ren Topaketak Imprimir
Iraq
25/01/2006

Kaixo lagunok:

Datorren asteburuan, urtarrillaren 27-29, CEOSI (Campaña Estatal contra la ocupación y por la Soberanía de Iraq) delakoak topaketak burutuko ditu Altsasuako aterpean. Topaketa hauetan estatu osoko 50 bat lagun elkartuko gara Irakeko egoerari buruzko eztabaidak egiteko helburuarekin. Okupazioaren hirugarren urtea betetzear dago eta bertako egoera soziala eta egoera politikoari buruz hitz egingo dugu. Aldi berean Irakiar Herriarekin egiten ari diren elkartasun bide desberdinak aztertuko ditugu.

Topaketa hauetan, larunbatean, hilak 28, arratsaldeko 6etan Abdel Jaber al-Kubasy-k parte hartuko du. Pertsona hau Alianza Patriótica Iraqí taldeko Idazkari Nagusia da. Pasa den irailean Estatu Batuetako armadak atxilotu egin zuen eta hilabete eskas liberatua izan zen. Al-Kubasy Baaz alderdiko disidentea izandakoa da Sadam Husein-en gobernuaren garaian. Irakeko inbasioa eman baino lehenago gobernuarekin elkarrizketa demokratikoak bultzatu zituen. Azken urte hauetan, bere taldea, okupazioaren aurka dagoen erresistentzia politikoa eta militarra sortu zuenetariko bat da eta Baaz Alderdiarekin batera eta Irakeko Alderdi Komunistako ofizialetik kanpo atera diren korronte komunistekin batera sortu izan dute Nazio eta Islamiar Askapenerako Frontea.

ALDEA eta Komite Internazioalistak taldeek gonbidapen bat luzatu nahi dizuegu Abdel Jaber al-Kubasy-k emango duen hitzaldi-solasaldirako. Iraki buruz eta bertako egoerari buruzko hausnarketa bat egiteko oso gune egokia iruditzen zaigu. Ia hiru urte bete dira inbasioa hasi zenetik eta hausnarketa interesgarria iruditzen zaigu martxoaren 18-19rako aurreikusita daude mobilizazioetarako.

Topaketak Sto. Cristo de Otadia Aterpetxean izango da Altsasuako Zelai kalean, 19

Agur solidario bat

ALDEA eta Komite Internazionalistak