Irak eta mina Imprimir
06/03/2006
[Komite Internazionalistak / Imanol Telleria] Mina da azken asteetan areagotzen ari den sentimendua Irakeko toki guztietan. Hedabideek izendatu duten “Mezkitetako gerrak” komunitate erlijio eta gizarte sektore guztietako irakiarren artean liskarra sortarazi nahi du.
 
Hala ere, mina izan da azken hamarkadetan nazioarteko komunitateak irakiarrei inposatu dien sentimendua. 90eko hamarkadan Nazio Batuek bahitura ezarri zion. Horren ondorioz bi milioi pertsona hil ziren (Nazio Batuek berak emandako datuen arabera), horietatik, milioi bat hamar urteko baino gutxiagoko umeak ziren. 2003ko martxoaren 20an lehandabiziko bonbardaketek Irakeko inbasio ilegala abiatu zuten. Orain arte kalkulatu ez diren ehun milaka lagun hil zituzten inbasoreek airetik. Gaur, okupazioaren hirugarren urtemuga betetzear dagoenean, okupatzaileak bortizkeriaren bitartez egoera politiko berria legitimatzen saiatzen dira. Kartzeletan presoak torturatzea, hilketa selektiboez Irakeko hainbat mediku, unibertsitateko irakasle, artista eta intelektual hiltzea (horretan Israeleko serbitzu sekretuek laguntzen dute) edo biztanleria zibila bonbardatzea badira okupatzeileen estrategia batzuk legitimazio hori lortzeko. Hau guztia hau euren oinen azpian petrolioa izateagatik.

Baina minaren estrategiak hori guztia baino arriskutsuagoa den beste aurpegi dauka, irakiarren artean liskarra sortu eta elikatzearena hain zuzen ere. Okupatzaileak inbasioaren lehenengo mementutik ohartu ziren, irakiarrak bere herria eta bere duintasuna defendatzeko prest agertu ziren. Ez zeukaten ihes egiteko inolako asmorik, ez ziren marinekin batu “tiranoaren aurka”borrokatzeko… inperialistek menperaketa kalkulatu zuten baino are zailaeta garestiagoa izango zela ulertu bezain pronto nazioarteko komunitate osoa konpremetitu nahi izan zuten haiek suntsitutako Irak berbera “berreraikitzeko”.Beste aldetik, erresistentziak (zibilak, militarrak eta politikoak) berehala menperatzaileen aurkako borrokari ekin zion indar okupatzaileak herritik kanporatzeko asmoz. Erresistentziak behin eta berriro hedabideek kasurik egin nahi ez duten mezu garbia zabaldu nahi du mundu osoan: haiek okupazioa militarki inposatzen duten indarrak (kanpokoak zein barrukoak) erasotzen dituzte soilik. Bata eta bestea ezberdindu behar dugu.

Irakiarren arteko borroka zibila bultzatu nahi dutenek, berriz, egunero mezkitetan, merkatuetan eta auzo pobreetan bonbak ipintzen dituzte. Mina eta gorrotoa hedatu nahi dute, horretarako barruko eta kanpoko mafiei, talde fundamentalisteei eta mota guztietako mertzenarioei dirua, potere eta armak ematen dizkiete hauek “lan zikina” egin dezaten. Beharrezkoa denean okupatzaileen serbitzu sekretuek lana egiten dute, baina hobe da nazioarteko irudia zaintzea; hori dela eta, nazioarteko iritzi publikoari helarazi nahi dioten irudia ez da okupatzaileen aurka borrokatzen duen herriarena, baizik eta komunitate erlijioen arteko gerra zibilarena. Gure komunikabide gehienak begiratzea baino ez dago. Alde batetik, erresistentziak egunero okupatzaileen aurka egiten dituen ekintza armatuak eta zibilak isilarazten dituzte; beste aldetik, gerra zibilaren aldeko arriskua sendotzeko zibilen aurkako eraso sektarioak plazaratzen dituzte.

Azkenaldi honetan, gero eta gehiagotan entzuten da Irakeko egoera oso korapiltsua dela eta sentzu batean egia da, baina ezin dugu ahaztu okupatzeileek bere presentzia militarra justifikatzeko desoreka eta konplexutasuna aitzakitzat hartzen dutela. Beste ikuspuntutik begiratuta, alta, Irakeko egoera oso sinplea da. Petrolio merkea ateratzeko asmoz ilegalki inbaditu eta orain Irak indarrez okupatzen duten ejerzitoek, Iraketik alde egin behar dute. Hau da lehendabiziko pausu bakarra gerra zibila sahiesteko, hots, aspalditik Irakek pairatzen duen minaren kiribila gelditzeko. Hori da munduko edozein tokitik exijitu behar duguna, utzi herriak pakean!!