Portada Noticias Asia Palestina Awarta, bizimodua koloniaren mehatxupean
Awarta, bizimodua koloniaren mehatxupean PDF Imprimir E-mail
23/05/2011

[Gaur8 / Koldo Sagasti] Iragan martxoaren 11n albiste lazgarri batek asaldatu zuen munduko iritzi publikoa. Zisjordaniako Itamar asentamenduan  Fogeltarrak, bost laguneko kolono familia, hil zituzten ezezagun batzuek, labankadaz, gauez, lotan zeudelarik. Erasoa bereziki ankerra izan zen, izan ere, hildakoen artean 3 hilabete eskaseko haurra ere bazegoen. Baina ez da hori, hain zuzen, nazioarteko komunitatearen konzientziak aztoratu zituena, horrelako gertaera bortitzak, tamalez, ez baitira arraroak munduko bazter hartan. Hamaika buruhausteren zergatia, baina, zera izan da, oraingo honetan, aurreko zenbaitetan ez bezala, biktimak, palestinarrak izan beharrean, kolonoak izan direla. Inork gutxik daki, baina, urte betean lau nekazari hil direla kolonoen esku kokaleku ilegaletik hiru kilometro eskasera dagoen Awarta herri palestinarrean, eta kasu guztietan ez dela erantzule bat bera ere agertu, ez dutela inor atxilotu. Fogeltarren hilketaren zorigaiztoko egunetik aurrera, aitzitik, eta zenbait hedabide alternatibok salatu dutenez, zigor kolektiboa ezarri dio armada israeldarrak populazio palestinarrari.

Gertatutakoaren eta bertako biztanleen egoeraren berri bertatik bertara jasotze aldera Awartara abiatu ginen iragan apirilaren 27an Euskal Herriko Komite Inernazionalistetako lau lagun. Awarta 5000 biztanle inguruko herrixka bat da, Nablusetik zortzi kilometrora, hego-ekialdean. Hara iritsitakoan Moatashemek egin digu harrera. Nabluseko lagun batek eman digu haren kontaktua. Gazteak familiaren etxeraino lagundu digu, egongelan eserarazi eta banan-banan senide guztiak aurkeztu dizkigu, hamarnaka lagun bildu dira tertuliara. Gure harridurarako etxeko txikitxoek ikaraz eta negar zotinka hartu dute iritsi berrion bisita. «Ez kezkatu», diosku gure anfitrioiak, «zuen itxurak izutu ditu, kolonotzat hartu zaituztete, ez daude-eta ohituta kanpotarrak ikusten, nazioartekoak ez baitira oso maiz etortzen Awartara». Tea zerbitzatzearekin batera, solasean hasi zaigu Moatashem, ingelera traketsean nola edo hala moldatzen den familiako bakarra. Haren esanetan kolonia ilegalean gertatutako hilketaren inguruko albisteak gezur hutsa dira. Batetik, ezin da inolaz ere ulertu musulman batek  familia oso bat labankadaz erailtzea, are gutxiago hiru hilabeteko ume bat; kristau edo judu batek ere ezingo luke horrelako barrabaskeriarik egin, pentsaezina da. Horrelakorik ez da lehenago inoiz gertatu. Gainera, fisikoki ezinezkoa da hiltzailea awartarra izatea. Itamar, israeldarren kokaleku ilegala, hiru kilometrora dago, muino batean, bost metroko bost hesi metalikoz inguratuta eta patruila militarrek uneoro zainduta, beraz, ezinezkoa litzate bost hesiren gainean salto egin, militarren zaintza saihestu, sarraskia egin eta berriz ere hesien gainean salto eginda herrirako bueltan ihes egitea. Nolanahi ere, handik egun gutxitara eta gertatutakoaren inongo frogarik ez zegoelarik, herriko bi gazteri leporatu zieten kolonoak hil izana, Hakeem Awwadi eta Amjad Awwadi, 18 eta 19 urtekoak, hurrenez hurren. Mutilak, herriko jende gehiena bezala, PFLPko (Palestinako Askapenerako Herri Frontea) jarraitzaileak ziren, Palestinako ezkerreko alderdi nagusietako bateko kideak, eta familia berekoak, eta herriko guztiek errefuxatzen dute aho batez euren auzokoak horrelakorik egin zezaketen ideia. Geroztik inork ez daki non dauzkaten, gatibu hartu zituztenetik ez baititu inork ikusi, ez abokaturik ez senitartekorik. Orduan, gure solaskideak eten bat egin du kontakentan eta jarraitu du hurrengo egunetako atxiloketak, armadaren erasoak, setioak eta etxeratze-aginduak gogoratzen. Itamarreko sarraskia aitzaki, hilabete eskasean ejerzitoa sei aldiz sartu da herrian eta hamabi etxeratze-agindu ezarri ditu;  700 lagun inguru atxilotu dituzte, eta horietako 71 oraindik ere preso dauzkate, tartean haur bat eta bi emakume edadetu; 1500 etxetan sartu dira eta 30 okupatu dituzte… herritarrak ikaratuta bizi dira. Armadaren jokabidea herritarren artean izua hedatzean datza; gaueko ordu txikitan etortzen dira 80 edo 200 soldadu inguru, soinu bonbak eta gas negar-eragilea jaurtitzen, txakurrekin, bortizkeria handiz, familia osoa gela batean sartu eta etxea goitik behera txikitzen diete, baliozko gauzak lapurtzen dituzte. Sartzen diren bakoitzean 20 edo 40 lagun inguru eramaten dituzte atxilotuta Huwwarako base militarrera.

Inguruan begira ditugun familiako guztiek nahi digute gertatutakoaren testigantza eman, amona ere aritu zaigu aieneka, arabieraz kexaka, ulertuko bagenio bezala. Guk irribarre etsi batez baiezko imintzioa egin diogu buruarekin. Tea amaitutakoan, haien abegikortasuna eskertu eta gure gidaria lagun herriko karriketan barrena abiatu gara, armadaren erasoek utzitako arrastoak bertatik bertara ikustera. Udaletxearen egoitzan atea bortzatu eta miatu zuten, dena hankaz gora utzi zuten; kultur zentroan, berriz, leiho batetik sartu eta ordenadoreak txikutu zituzten; ibilbidean zehar erasotutako zenbait etxe ere ikusi ditugu. Azkenean herrixkako ekialdeko muturrera iritsi gara, azken etxetik haratago asfaltatu gabeko pista bat dago eta handik hiru bat kilometrora kolono israeldarren kokaleku ilegala, muino baten gainean mehatxugarri ikusten da gotorlekua. Orduan hobeto ulertu ahal izan dugu jazarpen horren guztiaren funtsa. Bertatik ikusten duguna koloniaren aurrealdea baino ez da, atzetik Jerikoraino zabaltzen omen da israeldarren urbanizazioa. Asmoa, baina, apurka-apurka Nabluserako norabidean hedatzea da, awartarren lur sailak bereganatuz, herri palestinarra eta koloniaren arteko bailara osorik okupatu arte. “Outpost” deitzen zaio estrategia horri, gutxinaka koloniaren eremuetatik kanpoko lurretan kanpamendu xumeak ezartzen dituzte, gero etxeak eta oinarrizko azpiegiturak eraikitzen dituzte, palestinarren etxalde isolatuak erasotzen dituzte. «Azken asteotan 50 kolono familia inguru etorri dira, oinez, Itamarretik bertatik eta baita Arieleko kokalekutik ere», diosku Moatashemek, «gure lurretan ari dira kokatzen, gu nekazariak gara eta orain ezin gara gure olibondo sailetara gerturatu ere egin, soldaduek, segurtasun arrazoiak tarteko, hartuta daukate eremu osoa». Itamarreko kolono familiaren hilketaren ondorengo operazioa aitzaki, etxeratze-agindua ezartzen dute, herria setiatu eta lurretako jabeak etxetik atera ezinik daudela kolonoek hartutako posizioak finkatzeko baliatzen dute jazarpena. «Nik Nablusen ikasten dut, hemendik zortzi kilometrotara, baina batzuetan ezin naiz joan, harantzako bide bakarra militarrek hartuta dagoelako», jarraitu du gure lagunak, «azken batean, nahi dutena da gure bizimodua jasanezina egitea, gu hemendik joanaraztea». Eta halaxe da, itxura guztien arabera, koloniak hedatze eta batzearen politika aurrera doa. Palestinako Agintea eta Israelgo Gobernuaren artean izandako negoziazioak tarteko, kolonia sare sendo eta gero eta zabalagoa finkatzeko politikak ez du etenik. Palestinarren eremua, bitartean, gutxituz doa, PANen agindupeko hiri ghettoetan konzentratzen dira apurka-apurka. Awartaren gaineko jazarpenak ongi diseinatutako politika maltzur baten urrats bat baino ez dirudi.

Baina, ke kortina horren atzean, zer gertatu ote zen Fogeltarrekin, labankadaz eta gauez eraildako kolono familiarekin? Inork gutxik daki zehazki. Gure solaskide guztiak bat datoz ezinezkoa zela kanpoko inork kokalekuaren babes neurri guztiak saihestu eta sarraskia egitea. Ezinbestean barruko norbait behar zuen. Kolonia barruan lanean jarduten duten tailandiar jatorriko morroiak dituzte denek jomugan, izan ere, hilketaren ondorengo asteotan ehundaka langile tailandiar kanporatu dituzte Israeletik, isilean, hauts gehiegirik harrotu gabe. Diotenez, eraildako familiaren mirabe bat izan zitekeen hiltzailea, urte erdiz soldata ez jasotzearren mendekuan kolonoak hilko zituena. Halaxe egiaztatu digu Tawfikek, Ramallah ondoko Berzeit unibertsitateko irakasleak, auziaren ingurual galdetu diogunean. Nolanahi ere, ezohikoagatik izan du, hain zuzen, haibesteko oihartzuna gertaerak. Aitzitik, ondoko jatorrizko herrixkako awartarrek egunero jasaten dituzten jazarpenak, atxiloketa masiboak, itxialdiak, gau erdiko erasoak, erasoak, lurren lapurretak... ohikoegiak dira nazioarteko iritzi publikoaren konzientziak asaldatzeko. Kolonien hedatze eta finkatze politikaren zehar kalteak baino ez dira.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx