Abenduak 31: Gazako askatasunaren aldeko martxa. Blokeoaren amaieraren alde. Imprimir
28/12/2009
Gaza freedom marchXXI. mende betean, milioi eta erdi pertsonek, horietako %70a adin txikikoa, Israelek Gazan sortu duen kontzentrazio-esparruan bizi irauten saiatzen dira. 

2008ko abenduaren 27an hasi zuen Israelek Gazako biztanlego zibil eta bertan dauden azpiegitura gutxien aurkako erasoa. Urtebete beranduago, nazioarteko komunitateak agindutakoa dela ere, Israelek 2006an hasitako blokeoa mantentzen du, Gazako berreraikuntza eta erasoan erabilitako bonbek utzitako kutsatzaileen garbiketa saihestuz. Israelek Gazako elikagai-produkzioa eragozten du eta biztanlegoaren %80entzat onuragarria den nazioarteko laguntzaren sarrera blokeatzen du.

Israelek Gazan mantentzen duen blokeoak, palestinar herriaren kontrako etengabeko erasoekin batera, giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea hausten ditu, Gazako biztanlegoari sufrimendu masiboa eta jasanezina eraginez. Ezin dugu bere jarraipena onartu.
  
Palestinar herriak ekimenak hartzea eskatzen digu
Israeldar inbasioaren urtemugan, nazioarteko erakundeen paralisiaren eta justiziaren blokeoaren aurrean, Gazako Askatasunaren Aldeko Martxak,  Gazako Setio Ilegala Amaitzeko Nazioarteko Koalizioaren ekimen ez-biolentoa, blokeoa apurtzen saiatuko da, palestinar herriari beraien gobernuek israeldar okupazioan duten konplizitatarekin bat egiten ez duten pertsona guztien babesa adierazteko.

Abenduaren 29an, 42 herrialde ezberdinetatik joandako 1300 pertsonak Egiptoko Rafahko mugatik Gazara sartzen saiatuko dira eta abenduaren 31an, Gazako hainbat herritar palestinarrekin batera, Eretzeko mugaraino joango dira, blokeo ilegala amaitzeko manifestazio batean.

Baina palestinar herriaren sufrimenduarekin amaitu nahi duten pertsona guztien laguntzarik gabe martxak ez ditu bere helburuak lortuko.
Gazako Askatasunaren Aldeko Martxa lagundu dezakezu:

  • Egipto eta Europar Batasunari muga irekitzeko exijituz, egiptoar enbaxada eta kontsuletxei eta Egiptoko Espainiar enbaxadara telefonoz, faxez eta emailez mezu argia bidaliz: “Utziozue pasatzen Gaza Freedom Marcheko ordezkaritzari”.
  • Nazioarteko zuzenbidea betez, zigor kolektibo bat suposatzen duen Gazako blokeoa amaitu dezan Israel behartzeko ekimenetan parte hartuz:
  • Israel zigortzeko boikot, desinbertsio eta zigor kanpaina babestuz.
  • Bijilietan, kontzentrazio edo protesta egiteko manifestazioetan parte hartuz.