Manifestazioa: Mendebaldeko Sahara genozidioa geldiarazi dezagun. Irtenbidea = Autodeterminazioa Imprimir
17/11/2010

BILBO. Manifestazioa. Azaroaren 20an, larunbata, 12:30etan. Bilboko Moyua plazatik Areatzera

Sahara[Saharatik.com] Egun hauetan Marokok saharar herriaren aurka ilegalki okupaturiko lurraldetan eragin duen GGEEen bortxaketen historia luzea gailurrik odoltsuenera heldu da. Zenbatezineko biktimen kopurua utzi duen Gdeim Izik Kanpamenduaren aurkako erasoaren ondotik, Aaiuneko kaleetan saharar biztanleei egin zaien gupidagabeko errepresioa eta jazarpena salatu behar ditugu. Bai agintari marokoarren baita taldeetan antolaturiko armadun kolonoen eskutik eragindako izua itogarria izan da. Askok heriotzarekin ordaindu dute.

Marokok zonaldean setio egoera deitu du eta informazioari ezarri dion giltzapetutako zentsurari esker, saharar biztanleriarengan etengabeko sarraskia eragiten dabil. Horren aurrean nazioarteko erakunde zein herrialdeen isiltasuna nahi Espainiako Gobernuaren konplizitatea eraso hauen laguntzaile baino ez dira suertatzen. Gobernuak, Espainiako biztanleriaren gehiengoari entzungorrarena eginez, “interesak” eskubideen aurretik lehenesten ditu eta egoera sentitu arren agerian geratu den triskantza gaitzesteari uko egiten dio.

Guk espainiar gobernuari duen jarrerari agur esan diezaiola exijitzen diogu. Behin betiko Mendebaldeko Saharan amaitu gabeko deskolonizazio prozesuan bere erantzukizuna onartu dezala eta ez dezala beste behin saharar herria marokoar inbaditzailearen eskuetan utzi.

Marokok nazioarteko legedia bete arte eta balio demokratikoekiko begirunea agertu arte Europar Batasunari herrialde honekin dauzkan hartu-emanak eten ditzala eskatzen diogu. Era honetan baino ezingo zaio Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketari modu egiaztagarri baten irtenbiderik eman.

Azkenik honakoa galde diezaiogun NBEri: bere ebazpenak betetzeko gai ez dela ikusita, gutxienez, saharar herritarren segurtasuna bermatu dezala eta ahalik eta lasterren ikerketarako zein erantzukizunak argitzeko larrialdiko batzordea sortu dezala.

Horregatik euskal biztanleriari 2010eko Azaroaren 20an Bilboko kaleetan zehar egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu "Mendebaldeko Sahara genozidioa geldiarazi dezagun. Irtenbidea = Autodeterminazioa" lelopean.Deialdia honakoek egiten dugu: SEADen Aldeko “Otsailak 27″ Euskal Elkarteen Koordinakundea, DISABI (Diaspora Saharauia Bizkaian), “Yal-lah” Gazte Ekimena.