BBVA Ligan BBVAri txartel gorria!! Imprimir
04/03/2011

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


[BBVAren Aurkako Plataforma] Gizarte mugimendu ekologista, antimilitarista, internazionalista, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta sindikatu ezberdinek osatutako BBVAren Aurkako Plataformako ekintzaile batzuk San Mames futbol zelai parean BBVAren jarduera txikitzailea salatzen zuen pankarta bat eskegi zuten aurreko igandean.

Bere marketing politika eta enpresaritza iruzurraren baitan, BBVAk dirutza handiak bideratzen ditu futbol ligaren iragarkiak finantzatzeko. Horregatik, Plataformako kideek aurreko igandeko, martxoak 27, kirol ekitaldia aprobetxatu nahi izan zuten, Lehen Mailako Athletic eta Valentziaren arteko norgehiagoka, orain BBVA Liga deiturikoa alegia. Horrela, berak finantzatzen dituen proiektuen ingurugiro kalteak zein sozialak, edota armagintzaren sorrera zein esportazioak publikoki salatuz.

Ekintzaile batzuk BBVAren politika txikitzaileei buruzko informazioa banatu zuten eta "BBVAk gerran inbertitzen du", "BBVA ingurugiru txikizioan inbertitzen du" zeritzon kartelak erakutsi zieten partidura sartzen ziren futbol zaleei. Eta bitartean, beste ekintzaile batzuk dimentsio erraldoietako pankarta eskegi zuten, zera adieraziz: "BBVAk ingurugiro txikizioan eta gudatan inbertitzen du, Giza Eskubideak erasotzen ditu, eta zure sufrimenduaz aberasten da. BBVAri Txartel gorria!!".