Portada Noticias EH internacionalista "Inperialismoa Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen" solasean Bilbon
"Inperialismoa Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen" solasean Bilbon PDF Imprimir E-mail
26/09/2014

Aurreko asteazkenean, Jon Kortazar historialaria eduki genuen Zirikan. "Inperialismoa Ukranian eta herri erresistentzia Donbassen" hitzaldia eman zuen honek, hainbat antolakunderen eskutik: Askapena, Sare Antifaxista, Uribarritzen, EH-Donbass Komiteak, Ernai eta Komite Internazionalistak. Hitzaldiak hiru zati nagusi izan zituen. Lehen zati batean, ukrainiar herri eta lurraldearen historia bat egin zuen, afera osoa "nazio talka" hutsera murriztu nahi dutenei erantzuteko borondatez. Bigarrenik, eta jarraipen historikoa eginez, EuroMaidan mugimenduari eta bere baitan emandako kontrairaultzari egin zion erreferentzia Kortazarrek, bertan eskuin muturrak edukitako papera eta honen genealogia eginez. Azkenik, Ukrainia ekialdeko herri errepublikekikoak azaldu zituen, besteak beste hauetatik ikas daitezkeenak laburbilduz.

Eztabaida jarraitzeko aukera oso ona izan genuen.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?