6 internazionalistek Euskal Herritik parte hartuko dute Martxan Abdullah Öcalan eta preso politiko kurduen askatasuna eskatzeko Imprimir
01/02/2017

Otsailaren 15ean 18 urte beteko dira Abdullah Öcalan lider kurduaren kontrako konplot internazionalaz. Aurten, Europa osoko kurduek eta kausa kurduarekin bat egiten duten solidarioek  ekingo diote martxa bati. Ibilbidea, Luxenburgon hasi eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegi Europar parean bukatuko da eta otsailaren 1a eta 11ren bitartean gauzatuko da. Kurdistanekin elkartasun ekimena 6 kidek parte hartuko dute martxan oinez. Modu horretan, bereziki preso politikoekin lotura duten  etengabeko giza eskubideen urraketak salatu nahi dira, bai Turkian, baita Kurdistango hainbat zonaldeetan ere.

Elkarte Demokratiko Kurduaren Biltzarrak Europan (KCDK-E) bidali duen komunikatua ondorengo epigrafe honekin hasten da: «Askatasuna Öcalan presoarentzat eta estatusa Kurdistanentzat». Martxarekin nazioarteko iritzi publikoa eztabaida kurduaren inguruan sensibilizatu nahi da, batez ere preso politiko kurduen ahultasun egoeran eta, bereziki,  Öcalan lider kurdoaren egoerarekin. Era berean, Turkian gobernatzen duen AKP Alderdiari helarazi nahi zaion mezua, Öcalan presoaren egoera eta beste hainbat preso politikoena ez dela Turkiaren barne arazo bat, baizik eta komunitate internazionalaren ardura ere badela da.

Komunikatuak herri kurduaren askatasuna Ocalan eta Kurdistango preso politiko guztien askatasunak bermatuko duela azpimarratzen du. Martxa hau, demokrazia, askatasuna, justizia eta bakea balore unibertsalak babesteko deialdi bat da.

Martxak dirauen egunetan, partehartzaileek aukera edukiko dute hainbat seminariotan parte hartzeko. Seminario horietan Konfederalismo Demokratikoa, Jineology, Ekialde Ertainerako bake politiko proposamenak eta Kurdistango zonalde guztietako erresistentziaren inguruko azken albisteak jorratuko dituzte. Geure kamaradek bidaltzen dituzten kroniken zain egongo gara martxan zehar.