Kurdistanen bizi duten egoera larriaren berri jaso eta elkartasuna adierazi asmoz Euskal Herriko delegazio batek hara bidaiatu du Imprimir
21/03/2017

[Info 7] Martxoaren 21ean, udaberria iristearekin batera ospatzen dute kurduek Newroz eguna, Herri kurduaren egun nazionala. Aurtengoa ordea, ospakizun berezia izango da ipar Kurdistanen, apirilean sistema presidentzialista ezartzeko erreferenduma izango baita Turkian eta horrek, Recep Tayyip Erdogan presidenteari izugarrizko boterea emango lioke. Horregatik, “Erdogani Ez! Erreferendumari Ez!” izango da aurtengo Newroz egunean kurduen lelo nagusia.

+Video

Hain zuzen, kurduek bizi duten egoera larriaren berri jaso eta elkartasuna adierazi asmoz, Euskal Herritik joandako brigada bat dago egunotan Diyarbakir eskualdean. Guk, Kalegorrian saioan, brigada horretan parte hartzen ari den Haize Atxesbururekin hitz egin dugu goizean.