Portada Noticias EH internacionalista Errepresioaren aurrean, Rif-ekin elkartasuna!
Errepresioaren aurrean, Rif-ekin elkartasuna! PDF Imprimir E-mail
26/06/2017

Marokoar jatorria duten Ermuko hiritar gehienak  Rifetik etorritakoak dira, eta oso keztatuta daude haien jaioterrian bizitzen ari diren eta euren familiak pairatzen ari diren egoerarekin. Hala, beren bizilagunen elkartasuna eskatzen dute Rif-en Giza Eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko. Horregatik, Rif-eko jatorria duten ermuarrok, Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluarekin batera, Rif-ekiko elkartasuna adierazteko ekimena abiatu dugu. Horrez gain,  Mozio bat aurkeztuko dugu Udal Batzarrean, Ermuko Udalak bat egin dezan Rif-eko herritarren eskubide sozialen aldarrikapenarekin eta errepresioa amaitzeko eskariarekin.

Ekainak 29 osteguna:

"RIF 1958-1959: Rompiendo el silencio", Dokumentalaren proiekzioa  19:00etan Lobianon

Ekainak 30 ostirala:

Konzentrazioa RIFeko herriarekin Elkartasuna 20:00etan Ermuko Plazan


 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¬ŅAceptas HTML?