Portada Noticias EH internacionalista Turkiar inperialismoaren aurka, Afrin defendatu!
Turkiar inperialismoaren aurka, Afrin defendatu! PDF Imprimir E-mail
25/01/2018

Astebete da Turkiar armadak eraso militarra burutzen ari dela Sirian dagoen Afrin lurralde kurduan. Nazioartean isiltasuna eta konplizitatea da nagusi Turkiarekin, bere mugetatik kanpo beste herrialde bat erasotu arren (eta ez da lehenengo aldia), nazioarteko instituzioek erasoa "tentuz" egiteko eskatu diote Turkiari. Turkiaren legez kanpoko erasoa airez, bonbaketen bidez, eta lurretik ere burutzen ari da, eta orain arte hamarnaka hildako eta milaka zauritu eragin ditu. Turkiar armada faxistaren eraso inperialista hau salatzeko eta herri kurduarekin elkartasuna adierazteko mundu osoan manifestazioak burutzen ari dira. Euskal Herrian ere hainbat elkarretaratze deitu dira biharko eta bertan parte hartzera deitzen dugu.

Urtarrilak 26, Afrin defendatu! Turkiar inperialismoaren aurka

Bilbo: Arriaga plazan, 20:00etan

Iruñea: Mercaderes-en. 19:00etan

Gasteiz: Posta kalea 9, 19:30ean

 
Banner

http://www.komiteinternazionalistak.org/index.php/es/noticias/eh-internacionalista/2572-2018-01-26-14-01-09

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?