Aurtengo Bilboko Inauterietan Mekauen eta Askapeña konpartsa internazionalistok, Punkanime taldearekin laguntzaz, maputxe herriaren egoera latza gogorazi nahi izan dugu.
Asel Luzarraga euskal internazionalista Txilen atxilotuta dago maputxeekin egin duen elkarlanagatik. Bere atxilotze arbitrarioa salatzeko "avatar-maputxez" mozorrotu gara. BBVA eta Iberdrola multinazionalen kontrako erasoa konpartsen jaitsieran irudikatu dugu. Gora herrien borrokak!