Ostiralean, EHUko Leioako fakultatean Al Nakba eguna dela eta, Palestinar herriarekiko elkartasun plataformak Check-point (Israeldar kontrola) bat irudikatu dute Palestinarrek jasaten duten eguneroko errealitatea islatu nahiean .
Banatu den esku horria:
“AL NAQBA”-N, PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ETA ISRAELI BOIKOTA! 1948ko maiatzaren 15ean Israelek bere estatu sionista aldarrikatu eta inposaketaz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan “Al Naqba” edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat. Harrezkero, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, Palestinatik kanpo 5 milioi errefuxiatu, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol bukaezinak(check-point) edonon, lurrak desjabeturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak eta azken batean bizitza bera, israeldar estatuak baldintzaturik.
Hori dela eta, Unibertsitate-komunitateari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntsipena salatzera, eta bakea, justizia eta askatasuna aldarrikatzera dei egiten diogu. Hortara, duela urte batzuk Palestinako 170 eragilek nazioartean Israel boikoteatzeko deialdia zabaldu zuten, Israel deslegitimatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko boikot ekonomiko, kultural eta akademikorako deia alegia. Azken horren harira, hemen gauden ikasle zein irakasleok 2009ko urrian eratu zen Unibertsitateko Israeli Boikot Kanpainari eutsi nahi diogu EHU-UPV israeldar unibertsitateekin mantentzen dituen harremanak bertan behera utzi eta palestinar unibertsitateekiko harremanak indartu ditzan. Garai batean Hegoafrikako apartheidarekin amaitzeko eraginkor izan zen borroka-eredu honen bitartez, argi utzi nahi dugu Isralego estatuaren existentzia bera ez dela zilegia.
Okupaziorik ez! Sionismorik ez! Palestinar herriaren alde! Israelgo Estatuaren adierazpen orori boikota!
|