Elkarretaratzea Bilbon: Maputxeekin elkartasuna! Imprimir
06/10/2010

BILBO. Elkarretaratzea. Gaur, 19:00etan. Plaza Zirkularrean. Antolatzaileak: Askapena, Sare Antifaxista eta Komite Internazionalistak

Jaitsi Papera / Descargar panfleto

Uztailaren 12tik ezer ahoratu gabe egon dira 34 preso politiko maputxe Txileko gartzeletan, oraindik 14 dira gose greba jarraitzen dutenak. Igerian ari dira baina itsaso oso baten aurka, izan ere, estatu 'demokratiko' baten preso politikoak ez dira berri. Bestelakoa litzateke oiartzuna nazioarteak erregimentzat dituen lurraldetan ariko balira protestan, zaharrak berri hemen ere.


Ixilpeko borroka hau gutxi balitz, Angoleko presoek esaterako, noiznahi gendarmeriaren bisitak jasan behar izaten  dituzte: egun osoko argiztatzeak, golpeak, irainak... Presondegiko  araudiaren arabera, gose greban aritzea jarrera desegokia da, beraz zigortzeko beste modu bat eskaini die legeak. Angol, Temuko eta Valdiviako espetxeratuen bitartekari-bozeramaileak ere atxilotu egin dituzte, gartzelak orain arte izan dena izaten jarraitu dezan: isolamendua. Irailaren 11ko gertakizunen harira heldu ziren azken atxiloketa hauek, urtero gertatzen dira istiluak Allenderen aurkako estatu golpearen urteurrenean, baina aurtengo protestak lurraren jendearen aldeko mezu bilakatu dira, bozeramaileak  ixilarazi dituzten arren.

Aurten,  ospakizunetan ari dira Txileko agintariak, 200 urte igaro omen estatua sortu eta askatasuna lortu zutenetik. Transnazionalek gutxienez izango dute zer ospatua: orain arte behintzat maputxeei lurrak ostu eta bi mende aberastasun pilatzeko adina askatasun eman diete eta. Bitartean maputxeak itsaso baten aurka igerian eta  geratzeko asmorik gabe gainera. Baina herrion mundu honetan ehunka izan dira elkartasun internazionalista eskaini dieten herriek, gure besarkadarik beroena eskaini nahi dizuegu maputxe herriari, hemen ere, errepresio olatuek geratzeko asmorik ez duten hontan.