Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, aurkeztuta |
16/06/2014 | |||
+Video Bideoa: Ahotsa.info Maiatzaren 31ko Asanblada Nazionalean onartua izan eta gero, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta pasa den larunbatean aurkeztu zen Bilbon. Bertan, ekimena babestu duten eragileetako ordezkariek Karta aurkeztu eta atxikimendu publikoa eman zioten euren sinadurekin. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta gidatu den Talde Sustatzaileko kideak izan ziren Kartaren nondik norakoak aurkezteaz arduratu zirenak. Guztiek prozesu honen garrantzia eta arrakasta azpimarratu zuten: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 113 herri eta auzotan aurrera eraman den prozesu honetan 1.200 herritar inguruk hartu du parte, eta milaka izan dira eskubideen gainean egindako ekarpenak. Nabarmendu zuten "gizarteratze fasea hastea eta atxikimendu aktiboak bilatzea" izango direla orain egitekoak. Sare bat osatu nahi dute, kartaren oinarriak Euskal Herriko txoko guztietara eramateko.
|
+Video