Portada Noticias Euskal Herria Ez poligonorik ezta maniobrarik ere ez! OTAN ez!
Ez poligonorik ezta maniobrarik ere ez! OTAN ez! PDF Imprimir E-mail
22/10/2015

TUTERA Manifestazioa: "Ni polígono, ni maniobras" Urriaren 25an, igandean, Foruko Plazan 12:00etan

Egoera bereziki gerrazalea bizi dugu munduan, gerlak gure egunerokoan gordinki normalizatzen ari dira. Telebistetan egunero antzeko irudi eta kontakizunak ikusten ditugu: herrialde inbadituak, egonkortasunik gabekoak, herri jazartu eta suntsituak, exodoari ekin eta bizirauteko aukera bilatuz beren etxeetatik zein auzoetatik urrun baino urrunago ihes egitera behartuak.

Azken hamarkadetan NATOk munduko bazter ugarira zabaldu du gerla, milioika hildako eta iheslari sorraraziz. Zergatik eta beren interes ekonomikoak ziurtatzeko, horretarako hondamena inposatuz, beldurra, deserrotzea, sufrimendua… Hala gertatu da Somalian, Jugoslavia zaharrean, Afganistanen, Iraken, Libian, Sirian, Donbassen, Malin eta abar luzean.

Iraken ez zegoen suntsiketa masiborako armarik, ez zuten Libia edo Afganistanera demokraziarik eraman. Baina bai lehen bai eta gaur egun ere AEBen eta bere aliatuen interes ekonomikoak egon badaude, petrolio putzuak eskuratzeko, gas naturaleko erreserbak, uranio meatzeak edota opio-belar landaketak.

Oso urrunekoa eman dezake honek guztiak baina sentiarazi nahi digutena baino askoz ere gertuago dago. Gerla hibridoak, NATOk bultzatzen dituen horiek hementxe bertan entseatzen dituzte. Jendarteko eremu guztiek esku-hartzen duten punta puntako gerlak, gerla zibernetikoa, inteligentzia militarra, dronak bezalako teknologiaren erabilera, propaganda mediatikoa… Horien artean daude TRIDENT JUNTURE 2015 maniobra erraldoiak, gure inguru hurbilean entseatuko direnak bai, Bardeako parke naturalean hain zuzen ere.

Hau dena benetako krisi sozial baten baitan gertatzen ari da gainera. Gizarteko sektore handi batek bere oinarrizko behar ugari ase ezinik dago eta jendarteko sektore gehienak pertsona horiek guztiak zaintzeko bitartekoak lehenesteko exijitzen ari dira, horretarako gastu militarrak baztertuz. Baina paradoxikoki, gastu militarrak dira azken urteotan aurrekontuetan handitu diren bakarrenetarikoak.

1951. urtean, hasieran armada amerikarrak eta ondoren NATOk, Bardean tiro poligonoa ezarri zuten. Erriberako zein Nafarroako herritarroi galdetu gabe egin zuten, Bardeako Juntaren eta orduko Espainiako Aire Ministerioaren artean egindako akordio ilun baten bitartez egin zuten. Eta ordutik, maniobrak, istripuak eta protesta sozialak hedatu egin dira. Berriro ere kontratu miserable hori sinatzeko Juntaren gaitasuna ezbaian jarri nahi dugu; odolez zikindutako diruak Junta eta bere ordezkari batzuk erosteko balio dezake baina ezingo du gure borondatea erosi.

Protesta herritarren gainetik alokairu kontratuak bata bestearen atzetik etorri dira, Udal eta erakunde publiko ugarik mozioen bitartez azaldutako errefusa kontuan hartu gabe. Gerla jarduerak handituz joan dira, baita ejertzitoaren presentzia handitu ere.

Eta bonbardaketa eta maniobrekin batera istripuak biderkatu dira. Tiro poligonoan gertatzen dena jakiterik ez dago, ez erabiltzen dituzten armak ezta gure ingurunean eta gure osasunean dituen ondoriorik ere.

Nafarroako egoera sozial, politiko eta instituzionala aldatzen ari da. Geroz eta pertsona zein antolakunde gehiagok Bardean praktikatzen den gerla errefusatzen dugu eta Bardeako tiro poligonoa desegitea exijitzen dugu. Datorren urriaren 25ean, berriro ere, kalera aterako gara gure ahotsa ozen entzun dadin:

 

Bardeako tiro poligonoari ez! NATOri ez!

Ni polígono, ni maniobras

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx