Portada Noticias Euskal Herria
Euskal Herria
Bilbon Maiatzak 1 egiteko giroa berotzen ari gara PDF Imprimir E-mail
28/04/2015

BILBO. Manifestazioa: "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" Maitzaren 1ean, 17:00etan. Deustuko zubitik

Atzo, astelehena, TTIParen sektorekako eraginaren inguruko hitzaldia eduki genuen, 7katu gaztetxean. Bihar, asteazkena, leku berean elkartuko gara, GITE-IPESen eskutik "Euskal Langile Herria"ren inguruko tailer bat egiteko. Lehen, eguerdian, Leioako GKZko fakultateko sarreran aukera izango duzue ere bai parte hartzeko. Jardunaldi hauen une garrantzitsuena, ala ere, Maiatzaren lehena izango da. Arratsaldeko 17.00tan elkartuko gara, Deustuko zubian.

Leer más...
 
Presentación del manifiesto "En Bilbo, contra el capitalismo. Maiatzak 1 egin" PDF Imprimir E-mail
14/04/2015

+Video
Video: Uriola

BILBO. Manifestación: "En Bilbo, contra el capitalismo. Maiatzak 1 egin" 1 de mayo, 17:00h. desde el puente de Deusto
Diferentes  representantes del movimiento social y popular de Bilbo hemos presentado hoy en una rueda de prensa el manifiesto "En Bilbo, contra el capitalismo. Maiatzak 1 egin" para explicar nuestra posición ante esta historica fecha de la clase trabajadora y con la intención de recuperar su significado, llamando a volver a poner la reivindicación en un primer plano este 1 de mayo.

Leer más...
 
Espainiako Kongresuak “Mozal Lege” direlakoei argi berdea ematea salatzeko manifestazioa egin zuen Bilbon PDF Imprimir E-mail
30/03/2015

+Video

Mila erdi pertsona elkartu dira Bilboko Kale Nagusian gaur Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak deituta “Movilízate, Danok kalera” lelopean. Manifestazioaren bidez martxoaren 26ean “Mozal legeak” onartu dituztela salatu nahi izan dute.

Plataformak, eragile sozial ezberdinez osatua, eta haiekin bate gin duten zenbait pertsonek salatu dute espainiako gobernuak gaur onartu dituen lege erreformen multzoak herritarron protestarako eskubidea murriztea beste helbururik ez duela, aldaketa sozialerako dugun tresna kriminalizatuz. Erreforma horiek, zeinen artean aurkitzen diren tasa judizial berrien aplikazioa, Kode Penalaren erreforma eta Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma, adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena suposatzen dute.

Leer más...
 
Mozal Legearen aurkako Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu PDF Imprimir E-mail
26/03/2015

BILBO. Manifestazioa. Larunbatean, martxoak 28, 17:30ean Arriagatik
Azken urteotan eskubideen galera sistematikoa pairatzen ari gara: langile-eskubideak, osasunerako, hezkuntzarako, etxe-bizitzarako eskubideak… Eta, horren ondorioz, herritarrak gero eta gehiago ari dira kalera ateratzen.

Oinarrizko eskubideen suntsiketa-egoera horren aurrean erakundeek, beste behin, legeak birformulatu eta kode penala estutzeko bidea hartu dute, parte-hartze politikoko ekimenak eta protestarako mobilizazioak are gehiago kriminalizatzeko.

Hilabeteotan Mozal Lege izena hartu duten legeekin aurrera egiteko bozkatzeak gertatzen ari dira Espainiako Senatuan: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Kode Penalaren Erreforma. Biek ala biek osatzen dute, Prozedura Kriminalaren Legeak eta Doako Laguntza Juridikoaren Legeak bezalaxe, neurri multzo bat gure eskubide eta askatasunei zuzenean eragiten dietena. Protesta zigortzeko helburuarekin formulatuta daude neurriok, eta, bereziki, pobrezia- eta ezegonkortasun-egoerak zigortuko dituzte. Edozein auzokide bilakatuko da susmagarri, polizia-agente halako batek uste baldin badu delitu bat egitekotan dagoela, delitua bera gertatzeko beharrik ez dagoela. Hartara, ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, zenbait giza-talde kriminalizatuko dira aurrez: migranteak, aktibistak edo baliabiderik gabeko pertsonak kasu, edo halako taldeekin elkartasuna adierazten duen edozein.

Leer más...
 
“Mozal legea" salatzeko, herritarren kriminalizazioaren aurkako elkarretaratzea Bilbon PDF Imprimir E-mail
25/03/2015

BILBO: Elkarretaratzea "Movilizate!! Danok Kalera" Martxoak 26, otegunean 11:00etan PPren Bilboko egoitza (Kale Nagusia, 89)
Datorren ostegunean, martxoaren 26ean goizeko 11etan Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma osatzen dugun kolektibook gure gonbitea luzatu nahi dizuegu PPren Bilboko egoitzaren aurrean egingo dugun elkarretaratzera (Kale Nagusia, 89).

Elkarretaratzearen bidez salatu nahi dugu gaurko egunez kongresuan “Mozal legeak” onartu dituztela: Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma eta Kode Penalaren erreforma.

Ekintza honen bidez dei berezia luzatzen dugu martxoaren 28an, larunbata, Bilboko Arriaga Antzokitik “Movilízate, Danok Kalera” lelopean 17:30etan aterako den manifestaziora etortzeko.



 


Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?