Komite Internazionalistek bat egin dugu Azaroaren 28eko Amnistiaren aldeko Bilboko mobilizazioarekin Imprimir
27/10/2015

BILBO. Manifestazioa: "Amnistia!" azaroaren 28an, 18:00etan Bihotz Sakratutik

Hilabete barru, azaroaren 28an, manifestazio bat izango da Bilbon, amnistia aldarrikatuz. Komite Internazionalistek ere bat egin dugu deialdi honekin, eta bertan izango gara. Bertan izango gara, hain zuzen, mundu osoko preso politikoen askatasunaren alde.

Mundu mailako egitura inperialista, kapitalista eta patriarkalaren miseria guztia gune batzuetan azaltzen bada, gartzeletan da. Moralitate, orden eta jabetzaren aurkako erasoak zigortzeko sistema lehentasunezkoa da. Zigorrean oinarritutako mendeku polítika hauek, espainiarra bezalako kasuetan, bergizarteratzez mozorrotzen da.

Sistema kapitalistaren bazterretara ezin moldatutako masek, kontsumoen gurpil zoroaren pean daudenek… betetzen dute gartzela gehiengo zabalean. Baina bada beste kolektibo bat, preso politikoena, egitura guzti honen aurka atxatzeagatik zigortua dena.

Euskal Herriak bizi dituen gatazken adierazgarri, gaur egun ehundaka Euskal preso politiko daude europar batasunaren gartzeletan. Geure kide hauek, bai eta ihesari ekin behar izan diotenak ere, funtsezko ekarpenak dituzte Euskal herriaren bide politikoetan ere.

Munduko preso polítiko iraultzaile guztiak kalean nahi ditugulako, amnistiaren alde egiten dugu. Hala, Palestina, Colombia, Kurdistan, Sahara, eta hamaika herritako mugimenduekin batera, gure presten alde kokatzen gara.

Arrazoi hauengatik, Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduaren deialdiari erantzunez, azaroaren 28an, gu ere bilbon izango gara.

 

 

+Video

Prentsaurreko honetan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kide garenokin batera, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpo etorritako langileak, kirolariak, kulturaren munduko pertsonak eta eragile sozial eta politiko ezberdinetako kide eta ordezkariak ditugu gaurkoan. Hemen gauden guztiok eta bukaeran eskuragarri izango duzuen zerrendan agertzen direnak ere amnistiaren aldeko aldarrikapenarekin eta, ondorioz, azaroaren 28rako deituriko amnistiaren aldeko manifestazioarekin bat egiten dugu eta honako irakurketa konpartitzen dugu:

Errepresaliatu politikoak borrokara bultzatu zituzten arrazoiek, hots, zapalkuntza nazionalak eta sozialak, indarrean jarraitzen dute eta iheslari, deportatu eta preso politikoak ez dira iraganeko kontua. Gaur egun 430 euskal preso politiko inguru gelditzen dira, haien artean 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat.  Beste batzuek, ordea, etxera itzuli ezinik jarraitzen dute atxilotuak izan litezkeelako.

Pertsona hauek militante politikoak dira eta pentsatzen zutenarekin koherenteak izateagatik daude preso, deportatuta ala ihesean. Militante hauek hamarkadak bizirik daramatzan eta oraindik ere milaka eta milaka jarraitzaile dituen kultura politiko baten parte dira. Hortaz, errez ondoriozta daiteke militante politiko hauek etxean libre ez dauden bitartean gatazka ez dela konponduta egongo.

Soilik amnistiak eman diezaioke behin betiko irtenbidea Euskal Herriak estatuekin bizi duen gatazkari, izan ere guretzat, amnistiak preso, iheslari eta deportatuen askatasuna ez ezik, gatazkaren iturburu diren arrazoien gainditzea biltzen baitu, zapalkuntza nazionala eta sozialaren gainditzea hain zuzen ere. Gatazkaren arrazoiak gainditzea eta errepresaliatu politikorik ez egotea txanpon berberaren bi aldeak dira: errepresaliatu politikoak dauden bitartean gatazka ezingo da konpondutzat eman eta gatazka dagoen bitartean ezingo dugu bermatu errepresaliatu politiko gehiago ez egotea.

Hori dela eta, Euskal Herriari deia luzatu nahi diogu azaroaren 28an arratsaldeko 6etan (18:00), Bilboko Bihotz Sakratutik AMNISTIA aldarrikatzeko abiatuko den manifestazioan parte hartzeko.

Hemen irakurri dezakezue Atxikituen zerrenda