Kurdistanen aldeko elkarretaratzea ekainak 14 Bilbon Imprimir
10/06/2016

BILBO. Elkarrtearatzea: "Geldi dezagun sarraskia Kurdistanen!" ekainaren 14an, asteartea. Plaza Biribilean 19:00etan

Geldi dezagun sarraskia Kurdistanen! lemapean elkarretaratzea deitu dugu Komite Internazionalistetatik Bilbon, datorren asteartean, ekainak 14, 19:00etan Plaza Biribilean. Azken hilabeteotan herri kurduak beste behin sarraskia jasaten ari da Turkiako gobernuaren eskutik. Duela ia urtebete Turkiako gobernuak herri kurduaren aurkako politika suntsitzaileari ekin zion. Ordutik ehunka herritar erail dituzte, dozenaka herri suntsitu eta milaka lagunek alde egin behar izan dute bere herrietatik. Sarraskiak aurrera jarraitzen duen bitartean isiltasuna da nagusi hedabideetan eta maila politikoan, horregatik, eta egoera salatu eta herri kurduari elkartasun keinua egiteko elkarretaratzea deitu dugu ekainaren 14an Plaza Biribilean arratsaldeko 19:00etan.