Elkartasuna Euskal Herritik Tamil Eelameko askapen borrokarekin Imprimir
10/06/2016

+Video

Tamil Eelameko proiektua Sri Lankako (Eelam) uhartean itxaropen handia izan zen kapitalismoa gainditu nahi duen jendearentzat. Tamil Eelameko Askapen Tigreek (LTTE) eraikitako gizarte eredua alternatiba bat kapitalismoaren aurrean izan nahi zuen.

Hamarkada batzuen zehar herrialde subirano bat kudeatu zuten nahiz eta gerra bortitz bat pairatu behar. Gizarte erabat aldatu egin zuten: kasten sistema debekatu, lur erreforma integrala egin, emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagonismoa maila guztietan bultzatu, programa sozialak garatu…

2009ko maiatzean ilusio hori suntsitu zuen Sri Lankako estatuak Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Indiak babestuta. Ehun milaka pertsonak erailtzen Sri Lankako armadak irla osoa konkistatu zuen bortizkeria, odol eta sufrimenduz betez.

Herri Auzitegi Iraunkorra bi saiotan, Dublinen 2009an eta Berlinen 2013an, batu zen Sri Lankako sarraskia aztertu eta epaitzeko asmoz. Hor gerra krimenak, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidio bat egon zela adierazi zuen.

Gontzal Martinez de la Hidalga, Komite Internazionalistetako kidea, Herri Auzitegi Iraunkorraren laguntzaileak egungo egoera aztertu eta elkartasunarekin jarraitzeko deia egiten nahi du.

Tamilnet sareak, munduko tamilen berri agentzia garrantzitsuenetarikoa, elkarrizketa bat egin dio Ekuadorren tamil delegazio batean parte hartzen ari zenean. Latinoamerikan elkartasun bila ibili dira herrialde ezberdinetan herri mugimendua, mugimendu indijena eta gobernu aurrerakoien babesa lortzeko.