Warning: trim() expects parameter 1 to be string, array given in /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php on line 83 Call Stack: 0.0002 247128 1. {main}() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:0 0.0194 2540336 2. JPluginHelper::importPlugin() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:41 0.1364 4645704 3. JPluginHelper::_import() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:97 0.1374 4777224 4. plgSystemJoomSEO->plgSystemJoomSEO() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:150 0.1374 4777568 5. JParameter->__construct() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/plugins/system/JoomSEO.php:46 0.1374 4778888 6. trim() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php:83 Oçalan-en "Konfederalismo demokratikoa" liburuxka euskaratu dugu | Komite Internazionalistak
Oçalan-en "Konfederalismo demokratikoa" liburuxka euskaratu dugu Imprimir
23/12/2016

Herri kurduak nazio-Estatu kapitalista eta patriarkalaren kontra daraman borroka eredugarria Euskal Herrietako mugimendura gehiago gerturatzeko asmoz, kalean da Abdullah Öcallanen Konfederalismo Demokratikoaren (http://bit.ly/confederalism) euskarazko bertsioa. Handik datozen autogestio antolaketa komunala, klase borroka, antiinperialismoa, feminismoa, ekologia soziala edota herri autodefentsa bezalako gaien lanketa eta eztabaidak hemen ere bultzatzearren, liburuxka euskaraz argitaratua izan da Komite Internazionalisten eskutik. Momentuz Bilboko Zirika! herri gunean duzue eskuragai eta laster leku gehiagotan edukiko duzue. Biji Kurdistan!

"...Pertsonen autodeterminazio eskubidearen barne dago Estatu propio bat edukitzeko eskubidea. Hala ere, Estatu bat sortzeak ez du pertsonen askatasuna areagotzen. Nazio-Estatuetan oinarritzen den Nazio Batuen Erakundeak ez du eraginkortasunik erakusten. Bitartean, nazio-Estatuak edozein garapen sozialentzako oztopo larri bilakatu dira. Kontraste moduan, konfederalismo demokratikoa zapaldutako pertsonen paradigma besterik ez da. Konfederalismo Demokratikoa Estaturik gabeko paradigma soziala da: ez dago Estatu baten kontrolpean. Aldi berean, Konfederalismo Demokratikoa nazio demokratiko baten antolaketa-proiektu kulturala da. Konfederalismo demokratikoa herri xehearen parte-hartzean oinarritzen da. Haren erabakitze prozesuen osotasuna komunitateetan datza..."

Abdullah "Apo" Öcalan