Warning: trim() expects parameter 1 to be string, array given in /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php on line 83 Call Stack: 0.0002 243928 1. {main}() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:0 0.0203 2536544 2. JPluginHelper::importPlugin() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:41 0.1316 4642000 3. JPluginHelper::_import() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:97 0.1326 4773616 4. plgSystemJoomSEO->plgSystemJoomSEO() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:150 0.1326 4774008 5. JParameter->__construct() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/plugins/system/JoomSEO.php:46 0.1326 4775352 6. trim() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php:83 KI Londresen | Komite Internazionalistak
 
KI Londresen PDF Imprimir E-mail
06/04/2009
[Komite Internazionalistak] Urduri gaude apirilaren 1eko goiz horretan. Elkarri deitzen diogu zer egin jakin ezinik eraman beharrekoa prestatzen gaudela. Euronews-en diote 11 atxilotu egon direla jadanik goizeko 12etarako, baina irudiek merezi dute: G-20aren aurkako lau frontek (Apokalipsiaren zaldunak euren arabera) Bank of England-en bat egiten dute, City deritzon Londreseko finantza zentroan. Askotarikoak daude: Red Horse gerraren aurkakoa da, Green Horse klima aldaketaren aurkakoa, Silver Horse finantza krimemen aurkakoa eta azkenik, Black Horse, herrialde arteko mugen eta jabetzaren aurkakoa.

Badirudi poliziak kapitalismoaren feretroa daramala, lutoaren adierazle izanik oholez estalitako banku eta bestelako enpresen kristalerak. Luze gabe bertan gara gu ere.

Londres erdialdera heltzen garenerako argi gutxi dago, every-time-working dauden enpresen argiek soilik adierazten digute kontaktuz lortutako quat edo etxe okuparen bidea. Poliziak diosku atea zein den eta hirugarren intifadako atezain dauden zenbait ingelesek quick-en doinuekin ematen digute ongietorria. Ez da atzerritarrik bertan, soilik inguruetako herrietatik etorritako 80 bat lagun.

Behin hizkuntzari beldurra kenduta, hizketan hasten gara bizilagunekin, mobilizazioen berri eman diezaguten. Ohartzen gara hasiera honetatik antolakuntza ez dela uste bezain ona; inork ez digu informazio argirik ematen, eta ez genuen pentsatuko eman genuen bezain beste buelta emango genuenik. Ustez, goizaldean omen dago zentrotik ordu erdira dagoen Excel Centre-en geralekua. Ordu erdi besterik ez genuen lo egin, izan ere, manifestari talde bat, Climate Camp-en parte hartutakoa, bueltan da quat-en poliziak behin botata. Asko gara orain, 200 bat pertsona egon daiteke etxean eta. Gainera, atezain jarri ginen gu ere eta birziklatutako kafea hartu eta gero, Excel Centre-era goaz, ekintza zuzenaren deiari erantzutera.

Han ez da inor, ikusmena kaltetzen duen hori fosforitoz jantzitako polizia besterik ez. Hau da poliziarekin dugun bigarren kontaktua… Barre egiten digute. Baina ez gara bakarrak eta bosgarren zaldun garenok Manchester-eko lagun bi batzen ditugu zentrorantz abiatuz.

Bertan beste ekintza batekin topo egiten dugu, hala ere, poliziak sarbide guztiak itxitako plazan ordubete darama 20 pertsona inguruko talde batek. Non daude Euronews-etik ikusitako manifestariak? Puntu horretan behintzat polizia eta lanera inolako zailtasunik gabe doan jendea da nagusi. Guk, ordea, ez omen dugu itxura berbera eta lehenengoz identifikatu eta erregistratzen gaituzte. Lehenengoz diot, egun osoan zehar taldeko bat hiru aldiz ere erregistratu zutelako.

Poliziak pasarte bat merezi du, benetan. Eszenatokian daudela dirudi, parodia bat antzezten edo. Trafiko zaintzaileen antzeko txalekoa daramate, historia egiten duten buruko beltz horietan kamerak ere ikusi ditugu, kamuflatu nahian. Zer dela eta horrenbeste galdera esandakoan dioskue “You may be the biggest terrorist in the world”. Geroago guri gertatutakoaz gain kontatzen digute apirilaren 1eko manifestaldian ondo inguratu zituztela bai, baina ekintza gisa bolley-ra jokatzen zeudenak eusten zituztela… Hauek bai dirudite siroko handi batek afektatutako herri-zainak! Gu pelota eta gasen beldur ginen…

Egunak merezi duen mailako protestaren bila darraigu eta Excel Centre-era goaz bueltan. Han ofizialki deitutako kontzentrazioa dago; kamera gehiago agian zaratalariak baino. Kolore ugari dago, eta nahiko anitza da (Nuklearren aurkako kontsignak, Etiopiako bandera ugari, militarrez jantzitako bat Ruanda gogoratuz, Free Palestine edonon) baina baita urria ere, 300 bat pertsona egon zitekeen. Baten batek diosku Socialist Party-ren parte hartzeak eragindako banaketa dela urritasunaren kausa. Guk ez dakigu, baina beste hamar bat lagun taldera gehituta berriro goaz City-ra.

Hain zuzen, gauean esana ziguten gizon bat hil zela edo zuela poliziak manifestaldi handi horretan. Bertsioak bat baino gehiago dira (bihotzeko edo golpea hartu zuela poliziagandik alde egiten zegoela jausitakoan), baina egunkarietan ez da asko ageri; badakigu noren mende diren komunikabideak. Beraz, hamazazpi bat lagunek Bank of England-era jotzen dugu berriro, hildako honen omenezko protestara. Ez dakigu ingelesen modalak diren edo zer, baina berriro dirudi erantzuna ez dela gertatutakoaren mailara heltzen. Jendeak papertxoetan idatzi eta oholez estalitako estatuaren magalean pegatzen ditu. Badirudi “Shame on you” dioten horrelako batean zerbait gertatuko dela, zarata eta txistuen artean polizia ikusten dugulako hartu-emanean talde batekin, baina ez da ezer gertatzen.

Sorpresa baten berri dugu orduan: quat desalojatu dute, eta inguruan ez da inor ageri informazio gehiago izateko. Izatez, motxilak ere bertan ditugu, galdutzat jota! Baina, herri-zainak bertan utzitako materialaren bila joan gaitezkeela eman digu jakitera. Guztiz lotsatuta banatu egiten gara gutariko hiru bertara hurbilduz, eta identifikatu eta ezer egin gabe uzten digute motxilen bila igotzen. Enteratzen gara 30 bat zeudela desalojatu dutenean, eta bi atxilotu dituztela extintoreen talkoaz polizia atakatzeagatik. Gure sorpresarako (ez genuen polizia ingelesa ezagutzen) arratsalderako askatzen dituzte eta geroago dakigunez, ez dira antolatu berriro okupatzeko ez protestarik egiteko.

Goiz horretan etxean geundela tanatorioa kapitalismoarena zela uste genuen artean, orain burura datorkigu gizarte mugimenduen tanatorioa. G-20 osatzen duten herrialdeetako presidenteek gure etorkizunaz erabakitzen zuten artean, ez da honen neurriko erantzunik agertu kaleetan, eta normalitatea nagusi izan da. Agian, normalitatea ezeztatzen zuena, 20on polizia izan da, espero zezaketen erantzunaren beldurrez desproportzionalki Londres osoan zehar sakabanatua.
 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?