Beneagro, langileen kontrolpean dagoen enpresaren aurkako erasoa Imprimir
Venezuela
28/04/2015

+Video

Langileek kudeatutako enpresa eta lantegi ugari daude Venezuelan. Horietako bat Beneagro da. Lara estatuan kokatuta dago eta iazko brigadan, esperientzia hori aurrera eramaten duten langileak ezagutzeko aukera izan genuen. Duela bi urte Souco Taldeak iruzurren bidez itxi egin zuen enpresa langileek euren eskuetan hartu zuten. Bi urte hauek pasata, Souto taldeak enpresa berreskuratu nahi du eta joan den astean asmo horrekin polizia bidali zuten. Langileen erresistentzia eta komunitatearen elkartasunari esker ez zuten helburua lortu eta enpresak langileen kontrolpean jarraitzen du. Euskal Herritik gure elkartasun zintzoena bidaltzen diegu Beneagroko langileei eta Venezuela osoan zehar mota honetako esperientziak sostengatzen eta aurrera eramaten dituen herriari.